Estutu
Estutu 2016an plazaratutako Gari kantariaren estudioko grabazioa da, zortzigarrena bere izenarekin bakarlari moduan. Lan honetan Maldanbera taldearen laguntza izan zuen. Nahiko disko esperimentala eta, ikuspegi aldetik, iluna. Lan erabat berritzailea izan zen non poesiarekin mundua artistikoak eta plastikoak egiten zuten bat.
Estutu | |
---|---|
Gari eta Maldanbera taldea taldearen Estudioko grabazioa | |
Argitaratze data | 2016 |
Diskoetxea | Elkar |
Ezaugarriak
Disko honekin Gari rock estilotik urrundu da. Esan daiteke pop estiloko musika dela, lasaia, minimalista, munduaren ikuspegi errealista transmititzen duena. Maldanbera taldea, bestetik, bere azken lanetako musikariek sortutakoa da eta, zentzu horretan, ez du aldaketa handirik suposatzen; bai da berria abeslariak eman dien protagonismoa, diskoa berarekin batera sinatuz.[1]
Musikariak
- Gari
- Maldanbera:
- Natxo Beltrán
- Oier Aldekoa
- Migel Moyano
Grabazioan ere soka hirukote batek lagundu zuen: Claudia Diez, Nerea Alberdi eta Oscar Javier de Oteo.
Kantuen zerrenda
- 01 - "yase"
- 02 - "emaidazu"
- 03 - "egunonmundo"
- 04 - "berlin"
- 05 - "naizena"
- 06 - "estutu"
- 07 - "zerura"