Estromatolito

Estromatolitoak (grezieratik: στρῶμα strôma: ohea, eta λίθος líthos : harria) harrien antzeko sedimentuak dira, kaltzio karbonatoz (CaCO3) osatuak, mikrobioen jardueraren ondorioz denboran zehar eratuak (zianobakterioen metabolismoaren ondorioz, bereziki). Haietako asko fosilak dira, eta bizitzaren zantzu zaharrenak dira (3.500 milioi urte dituzte).

Estromatolitoak Australiako Thetis lakuan.

Estromatolitoak oso ugariak izan ziren aurrekanbriar garaian, atmosfera karbono dioxidoan aberatsa zenean baina oxigeno gutxi zuenean.

Mikroskopioan aztertuak, fosilizatutako zelulez osatuak daudela ikusten da. Itsaso beroetan eta ez oso sakonetan bizi ziren eta bizi diren zianobakterioak dira harri horien osagai nagusia.

Estromatolito zaharrenak (3.500 milioi urte dituztenak) garai hartako mikrobio anaerobioz osatuta daude. Zianobakterioak dituztenak orain dela 2.500 milioi urte inguru agertu ziren.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.