Estratu (hodeia)

Estratuak (latinez: stratus, "hedatua, zabaldua") hodei geruza grisaxka eta uniformeak dira, oso muga lausoak dituztenak. Lurretik hurbilen agertzen diren hodeiak dira. Lurraren mailan daudenean laino (behelaino, erlaino) edo lanbro esaten zaie. Prezipitazio txikiak ekar ditzakete: langarra, elurbustia edo elur xehea.

Estratu

Stratus opacus uniformis.
Altitudea: 0 eta 2.000 m artean
Prezipitazioa: Bai. Jeneralean zirimiria, elurbustia edo elur xehea besterik ez.
Laburdura: St
Ikurra:

Hodei genero honek bi espezie ditu:

  • Nebulosus. Geruza gris uniformea.
  • Fractus. Hodei piltzar grisak eta irregularrak. Batzuetan eguzkiak behelainoa saretzen duelarik eratzen dira. Euri-hodeien azpian agertzen direnean pannus esatzen zaie.

Iruditegia

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.