Geruza-sumendi

Geruza-sumendia, sumendi konposatua ere deitua[1], laba gotortu, piroklasto eta errauts bolkanikozko txandakako geruza ugariz eraturik dagoen kono formako sumendia da. Mota honetako sumendiak denbora luzean zehar eratzen dira, aldizkako erupzioen metatzeaz. Munduko sumendi garaienetako batzuk –horien artean El Salvadorko Izalco, Japoniako Fuji mendia, Ekuadorko Cotopaxi eta Italiako Vesubio– horrela eratuak dira.


Geruza-sumendi baten eskema (eskala bertikala handizkaturik dago):
1. Magma ganbera
2. Harri ama
3. Tximinia
4. Oinarria
5. Sill
6. Albo hodia
7. Sumendiak jaurtitako errauts geruzak
8. Magala
9. Sumendiak jaurtitako laba geruzak
10. Eztarria
11. Kono sekundarioa
12. Laba jarioaldi
13. Galdara
14. Kraterra
15. Erupzio zutabea

Geruza-sumendietan jarduera efusiboak eta leherkorrak txandakatzen dira. Laba azidoa, silize eduki handikoa (erriolita, dazita edo andesita) eta oso likatsua izaten da[2]. Beraz, erupzioa gertatzen denean, nahiko laster hoztu eta gotortzen da. Barneko gasen presioak laba-estalkia hautsi eta, piroklasto izeneko txatalak eratzen ditu. Honela, laba kolada eta piroklasto geruza txandakatuak dituen konoa sortzen da.

Erreferentziak

  1. Geruza-sumendi Euskalmet. Euskara.euskadi.net
  2. Stratovolcanoes Volcano.oregonstate.edu

Kanpo estekak

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.