Estonierazko literatura
Estonierazko literatura edo estoniera literatura (estonieraz, eesti kirjandus) estonieraz (1.100.000 hiztun inguruko hizkuntza) egindako literatura da.[1] Estonia, Iparraldeko Gurutzadez geroztik, Alemaniaren, Suediaren eta Errusiaren mende izan zen XIII. mendetik 1918. urte arte, eta ondorioz urriak izan dira estonieraz egindako idazlanak, oraintsuko mendeetaraino. Ezagunak diren Estonierazko idazki zaharrenak XIII. mendekoak dira. Livoniako Henrikeren kronika lanaren zati den Originates Livoniae idazkian, badira estonierazko toki izenak, hitzak eta esaldi zatiak. Liber Census Daniae liburuak (1241) baditu estonierazko toki izenak eta abizenak.[2] Estonierazko testu lotu luzeen adibiderik zaharrenak Kullamaa otoitzak deritzenak dira, 1524. eta 1528. urteetakoak.[3]
Erreferentziak
- «Estonian literature», Encyclopædia Britannica.
- George Kurman: The Development of Written Estonian. ISBN 0-7007-0380-2
- Denis Sinor: Aspects of Altaic Civilization. ISBN 0-7007-0380-2