Estoniako bandera
Estoniako bandera 1990eko abuztuaren 7an erabakitakoa da. Neurri bereko hiru errenkadaz osatuta dago: urdina, beltza eta zuria. Estoniarren artean, sinimustvalge (urdin-beltz-zuri) izenaz ere ezaguna da.
Erabilera | |||||||
Proportzioa | 7:11 | ||||||
Erabakia | 1990 | ||||||
Koloreak |
|
Historia
1880an, Tartuko Unibertsitateko ikasleek bandera hori erabili zuten, harik eta 1884an, ezagun egin zen arte. Horren ondorioz, estoniar abertzaletasunari lotuta agertzen hasi zen. Hala, 1918ko otsailaren 24an, Estoniak independentzia aldarrikatu eta hiru-koloredun bandera erabili zuen ikur gisa. Banderaren balio formalak, ordea, 1918ko azaroaren 21era arte baino ez zuen iraun. Sobietar Batasunak Estonia inbaditu zuen 1940ko ekainean eta bandera haren erabilera debekatu zuen. Halere, estoniarrek Tallinngo Pikk Herman dorrean zintzilikatzen zuten, oraindik, herrialdeak independentziari eusten zion bitartean. Hurrengo egunean, berriz, berriro zintzilikatu zen estoniar ikurra, bandera gorriarekin batera. Hala, 1940ko uztailaren 27an Estoniako bandera desagertu egin zen: haren lekuan, Estoniako Sobietar Errepublika Sozialistako bandera ezarri zuten. Alemania Naziak Estonia okupatu zuenean (1941-1944), hiru kolorekoa onartu zen, baina ez bandera nazional gisan, estoniar etniako bandera gisa baizik. Alemania Nazia erretiratu zenean, berriro zintzilikatu zen Estoniako bandera, lekurik esanguratsuenetan. Irailaren 22an, ordea, berriro azaldu zen bandera gorria, eta handik gutxira hiru koloreduna berriz ere kendu zen.Perestroikaren egunak iritsi arte, debekatuta egon zen. 1989an, berriro zintzilikatu zen Tallinngo Pikk Hermann dorrean. 1990eko abuztuaren 7an, bandera nazional izendatu zen, eta handik gutxira berreskuratu zuen Estoniak independentzia.
Sinbologia
Koloreen hasierako interpretazioa honakoa izan zen:
- urdina: zerua eta Estoniako laku eta itsasoengatik: abertzaletasunaren ideiekiko leialtasuna adierazi nahi du,
- beltza: lur nazionalaren sinboloa, eta
- zuria: jendearen alaitasuna.
Beste proposamen batzuk
1991n, Estoniak independentzia berreskuratu zuenean, eztabaida publikoa egon zen. Haren asmoa bandera nazionala aukeratzea zen. Estoniar askok Estoniari herrialde eskandinaviarra zeritzoten. Hori zela eta, hirukoloredun bandera albo batera utzi eta Eskandinaviako gurutzea erabiltzea proposatu zuten. Proposamen arrakastatsuetako bat Eskandinaviako gurutze zuria, ertz beltza, eta atzealde urdineko bandera izan zen. Alabaina, banderaren aldaketak ez zuen behar besteko onarpena izan.
Estoniako beste zenbait bandera
- Estoniako itsas-bandera
- Estoniako armadaren bandera
- Estoniako presidentetzaren bandera
Kanpo estekak
Artikulu hau bandera bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |