Estiria
Estiria[1] (alemanez: Steiermark; eslovenieraz: Štajerska), Austriako hego-ekialdeko estatua da. 16.391,93 km2 ditu, eta 1.210.971 biztanle zituen 2013ko urtarrilaren 1ean. Estiriako hiriburua Graz da.
Estiria Steiermark | |||
---|---|---|---|
Austria | |||
Ereserkia | |||
Dachsteinlied (en) | |||
Administrazioa | |||
Estatua | Austria | ||
ISO 3166-2 | AT-6 | ||
Hiriburua | Graz | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 47°15′N 15°10′E | ||
Azalera | 16,391,93 km² | ||
Mugakideak | Karintia, Salzburg, Austria Garaia, Austria Beherea, Burgenland, Mura eskualde estatistikoa, Drava eskualde estatistikoa eta Karintia eskualde estatistikoa | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.246.395 (2020ko urtarrilaren 1a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat | ||
Dentsitatea | 74 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Gobernadorea | Franz Voves | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||
www.verwaltung.steiermark.at |
Lurpeko aberastasunak handiak dira (lignitoa, grafitoa, magnesita eta burdina). Horri esker altzairugintza eta burdingintza garatu dira lurralde horretan (Donawitz, Judenburg). Nekazaritza garrantzitsua da (langileriaren % 40 ari da jarduera horretan).
Historia
Erromatar Inperioaren barruan, Norika eta Panonia probintzien barnean egon zen Estiria, eta eslaviarrek (esloveniarrek) hartu zuten VI. mendean. Bavariari lotu zitzaion bi mende geroago.
XI-XII. mendeetan, hainbat jaurerritan zatitu zen, baina Steyrko jaunek (hortik lurraldearen izena) jaurerriak bateratzea lortu zuten, eta 1180. urtean sortu zen Estiriako dukerria. Bohemiako erregearen (1278) eta habsburgotarren (1282) mende egon zen, eta emeki-emeki germaniartu zen dukerria.
1619. urteaz geroztik Austriako Inperioaren barnean geratu zen Estiria. Hala eta guztiz ere, Saint-Germaingo Itunaren ondorioz (1919), Estiriako barruti esloveniarrak (Estiria Beherea) Jugoslaviaren esku geratu ziren, eta egun Esloveniako lurrak dira.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .