Estinfaloko txoriak
Estinfaloko txoriak greziar mitologiako txori gizajaleak ziren, letoizko hegoak eta metalezko luma zorrotzekoak. Gainera, gorotz pozoitsuak zituztenez inguruko lurrak hondatzen zituzten. Ares gerraren jainkoaren animaliak ziren.
Estinfaloko txoriak | |
---|---|
Antzinako Greziako erlijioa | |
Ezaugarriak |
Heraklesen seigarren lana
Txori hauen galgarria ikusita, Euristeok Heraklesi txori hauek Estinfalo lakutik kanpo botatzeko agindu zion. Heraklesek ezin zuen ezer lortu bere indar eta geziekin. Orduan, Atenea agertu zen kriskitin batzuekin. Herakles leku altu batera igo zen eta kriskitinak jo orduko txori guztiak desagertu ziren.
Euristeorengana itzuli zenean ezkutatuta aurkitu zuen, txoriak bere jauregi inguruan baitzeuden. Heraklesek kriskitinak jo eta txoriak ihes egin zuten berriz.
Kanpo estekak
Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.