Estibalitz González
Estibalitz González Solozabal (Ermua, Bizkaia, 1963ko irailaren 1a) euskal idazlea, ipuin-kontalaria eta wikilaria da.
Estibalitz González | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ermua, 1963ko irailaren 1a (60 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania wikilaria |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta ipuin-kontalaria |
Biografia
Estibalitz Ermuan jaio zen. Gaur egun Durangon bizi da. Lanbidez Haur Hezkuntzako irakaslea da. Ume eta kale-kantu tradizionalak batzeko duen zaletasunak arlo horretan hainbat lan egitera bultzatu du.[1][2]
Lanak
- 1990ean Ermuko Euskal Birusa Elkarte Kulturala izeneko taldean hasi zen kolaboratzen, baita haren barruan dagoen Ermua eta Mallabiko Drogetenitturri aldizkarian ere.
- Ehunka artikulu idatzi ditu Ermuko historia, ohitura zahar, lanbide eta pertsonaia esanguratsuei buruz, herriko hizkeran beraietako asko.
- Ermuko Ahozko Ondarea egitasmoaren bultzatzaile eta koordinatzailea da.
- Ipuin-kontalari jardun du hainbat biblioteka eta eskolatan, baita ume-kantak irakasten ere.
- Ermuko Alboka Musika Eskola eta Drogetenitturri aldizkariaren arteko Bertoko kantuak egitasmoaren bultzatzailea eta koordinatzailea da.
- Kantu jolasak bideoa koordinatu zuen (Ermuko Anaitasuna Ikastola, 2001).
- Lapikotxiki. Kantuz kulunkatzen liburua + DVDa argitaratu zuen (Eibarko ...eta kitto! Euskara Elkartea, 2010) (2. argitalpena 2014). [3][4]
- Gerediaga elkartearen Astola 7 aldizkarian (2013) Ermua, milaka etorkinen harleku lana.[5]
Sariak
- 2002an Ermuko “Juanita Ibaibarriaga” Literatur Lehiaketako lehen saria irabazi zuen, “Ur tanta hura” lanarekin
Erreferentziak
- «Esti Gonzalez - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-26).
- González, Estibalitz. (2010). Lapikotxiki: kantuz kulunkatzen. Eta Kitto! Euskara Elkartea.
- (Gaztelaniaz) «Estibalitz González presenta hoy el libro de canciones infantiles 'Lapikotxiki'» El Diario Vasco 2011-02-02 (Noiz kontsultatua: 2020-10-09).
- «Presentación del libro de canciones infantiles “Lapikotxiki” de Estibalitz González» egoibarra.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-31).
- «Astola 7 - 2013 - Gerediaga Elkartea» www.gerediaga.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-31).
Kanpo estekak
- Ermua.es. Estibalitz González
- Lapikotxiki.
- Fandom. Biblioteka birtuala
- Elkarrizketa. El Correo
- Alboka abesti bilduma
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.