Esther Orozco

María Esther Orozco Orozco (Guerrero (Chihuahua), Mexiko, 1945eko apirilaren 25a - ) kimikari, mikrobiologo eta parasitologo mexikarra da[1]. Amebak ikertu ditu, protozoo horrekiko txertoak aurkitzeko helburuaz[2]. Pasteur domina jaso zuen "tropikoetan ameben infekzioen mekanismoa eta kontrola aurkitu izanagatik[3].

Esther Orozco

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Esther Orozco Orozco
JaiotzaGuerrero Municipality (en) Itzuli, 1945eko apirilaren 25a (78 urte)
Herrialdea Mexiko
BizilekuaMexiko Hiria
Hezkuntza
HeziketaAutonomous University of Chihuahua (en) Itzuli
National Polytechnic Institute (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea, village chief (en) Itzuli, citizen (en) Itzuli, politikaria eta botanikaria
Enplegatzailea(k)National Polytechnic Institute (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaMexikoko Zientzien Akademia

Gaur egun Chihuahuako Unibertsitateko ikerlaria izateaz gain Mexikok Frantzian duen enbaxadan Zientzia eta Teknologiako Nazioarteko Elkarlanerako Ministroa ere bada[4].

Biografia

1981ean Mexiko Hiriko Instituto Politécnico Nacionaleko Genetika eta Biologia molekularreko mintegian sartu zen. Hamarkada batez Howard Hughes Institutu Medikuan ikerlaria izan zen eta John Simon Guggenheim eta Centro Internacional Fogarty erakundeetan bekario lanetan aritu zen.

Gaur egun Chihuahuako Unibertsitate Autonomoan ari da lanean. Entamoeba histolytica ameba ikergaitzat hartuta hainbat lan ildo ditu:

  • Amebaren birulentzia faktoreen biologia molekularra
  • Botikekiko erakusten duen multirresistentziaren biologia eta genetika
  • Amebaren fagozitosian parte hartzen duten molekulak eta geneak
  • Amebaren fagozitosian eta birulentzian ESCRT mekanismoak duel rola

Horretaz gain Harvard Unibertsitatean eta Israelgo Weizmann Zientzia Institutuan irakasle gonbidatua ere izan da.

Sari nagusiak

Argitalpen aukeratuak

  • Debnath, A., Parsonage, D., Andrade, R. M., He, C., Cobo, E. R., Hirata, K., Chen, S., García-Rivera, G., Orozco, E., Martínez, M. B., Gunatilleke, S. S., Barrios, A. M., Arkin, M. R., Poole, L. B., McKerrow, J. H., & Reed, S. L. (2012). A high-throughput drug screen for Entamoeba histolytica identifies a new lead and target. Nature medicine, 18(6), 956–960. https://doi.org/10.1038/nm.2758
  • Orozco, E., Guarneros, G., Martínez-Palomo, A., Sanchez, T. (1983). Entamoeba histolytica. Phagocytosis as a virulence factor. J Exp Med, 158(5), 1511-1521. https://doi.org/10.1084/jem.158.5.1511
  • Garcia‐Rivera, G., Rodríguez, M. A., Ocadiz, R., Martínez‐López, M. C., Arroyo, R., González‐Robles, A., Orozco, E. (1999). Entamoeba histolytica: a novel cysteine protease and an adhesin form the 112kDa surface protein. Molecular Microbiology, 33(3), 556-568. https://doi.org/10.1046/j.1365-2958.1999.01500.x
  • Keene, W. E., Hidalgo, M. E., Orozco, E., McKerrow, J. H. (1990). Entamoeba histolytica: Correlation of the cytopathic effect of virulent trophozoites with secretion of a cysteine proteinase. Experimental Parasitology, 71(2), 199-206. https://doi.org/10.1016/0014-4894(90)90022-5
  • Arroyo, R., Orozco, E. (1987). Localization and identification of an Entamoeba histolytica adhesin. Molecular and Biochemical Parasitology, 23(2), 151-158. https://doi.org/10.1016/0166-6851(87)90150-2

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Dra. Orozco Orozco Ma. Esther» infectomica.cinvestav.mx (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
  2. (Gaztelaniaz) «Crean células mutantes para diseñar vacuna contra la amibiasis» Conexión (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
  3. (Gaztelaniaz) «Gana mexicana Medalla 'Pasteur'» Reforma (México D.F., México): 3–3. 1997-10-23 (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
  4. «Transparencia» portales.sre.gob.mx (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
  5. (Gaztelaniaz) Redacción, Por la. (2011-11-30). «Galardona UNESCO a la bióloga mexicana Esther Orozco» cimacnoticias.com.mx (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
  6. (Gaztelaniaz) Convocan al premio “Chihuahuense Destacada” edición 2021 – Instituto Chihuahuense de las Mujeres. (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.