Esther Guerrero
Esther Guerrero Puigdevall ( Banyoles, 1990eko otsailaren 7a) kataluniar distantzia erdiko atleta da. Olinpiar Jokoetan, Munduko Txapelketan eta Europako Atletismo Txapelketan parte hartu du.
Esther Guerrero | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Banyoles, 1990eko otsailaren 7a (34 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | atleta |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 57 kilogramo |
Altuera | 1,60 metro |
Biografia
Bere proba nagusia 800 metroko lasterketa izan ohi da, baina, 2018-tik aurrera 1500 m-ko proba ere egin du nazioarteko txapelketetan. Erreleboetan ere partu hartu izan du mendi-kros nazioarteko txapelketetan.
2020ko uztailean, kirolari askok ezohiko distantzietan probak egiten zituzten urtean, 2000 metroko Espainiako markarik onena hautsi zuen.[1]
2020an Espainiako txapeldun izendatu zen 800 eta 1500 metrotan, bi finalen artean hamar minutuko aldea besterik ez zuen arren. Beste inork ez zituen bi probak irabazi txapelketa berdinean Carmen Valerok 1976an egin zuenetik.[2]
Nazioarteko lehiaketak
Espainia ordezkatzen
|
---|
Marka pertsonalak
|
|
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Esther Guerrero pulveriza el récord de España de los 2.000 metros» Marca.com 2020-07-21 (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
- (Gaztelaniaz) «Esther Guerrero emula a Valero y rubrica un doblete nacional histórico en 800 y 1.500» Marca.com 2020-09-13 (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).