Esther García Rodríguez

Esther García Rodríguez (Cedillo de la Torre, Segovia, 1956) ekoizpen zinematografiko eta ekoizpen espainiarreko zuzendaria da, Espainiako zinemako emakume garrantzitsuenetakotzat jotzen dena. 1986az geroztik Pedro Almodovar-ekin lan egiten du eta El Deseo ekoizpen etxeko produkzio-zuzendaria da. Autore-independentziari lotutako ekoizpen-eredu bat garatzeagatik eta zinema-zuzendaritzan balio berriak sustatzeagatik ere nabarmendu da. 90 filmetik gora eta telesail ugari ekoitzi ditu. Sei Goya sari jaso ditu, besteak beste, Acción mutante, Todo sobre mi madre, La vida secreta de las palabras eta Relatos salvajes lanengatik. 2018an Zinematografia Sari Nazionala jaso zuen, saria irabazi zuen lehen emakume ekoizlea izan zen.[1][2][3]

Esther García Rodríguez

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEsther García Rodríguez
JaiotzaCedillo de la Torre, 1956 (67/68 urte)
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakzinema ekoizlea, unit production manager (en) Itzuli eta zinema aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0306088 Allocine: 76750 Allmovie: p90995 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

Ekoizle aitzindaria

Produkzio-sailean hasi zen idazkari lanetan, Pedro Olearen Pim, pam, pum… fuego (1975) filmean. Produkzio-zuzendari gisa egin zuen lehen filma 1976an egin zuen, Curro Jiménez telesailan, emakumeak makillaje-, jantzi- edo idazkaritza-sailetan soilik sartzen ziren garai batean.[4] Ondoren, ekoizle batzuekin hasi zen lanean, ekoizle auxiliar, ekoizle laguntzaile eta ekoizle buru gisa, Fernando Trueba, Mariano Ozores, Gonzalo Suárez, Emilio Martínez Lázaro edo Fernando Colomo zuzendariekin, besteak beste.

70eko eta 80ko hamarkadetan, Los bingueros (Mariano Ozores, 1979), Sé infiel y no mires con quién (Fernando Trueba, 1985), El año de las luces (Fernando Trueba, 1986), La vida alegre (Fernando Colomo, 1987), El pecador impecable (Augusto M, Torres, 1987) edo Los Pazos de Ulloa telesaila.

Pedro Almodovarrekin bat

1986az geroztik, Matador lanarekin, Pedro Almodóvarren ondoan lan egin du, eta 1987az geroztik, La ley del deseo eta El Deseo produkzio-etxearen lehen urratsak eman eta ekoizle-zuzendaritza lanen ardura hartu zuen.[5] Almodóvarren film guztiez gain, Guillermo del Tororen El espinazo del diablo (2001), Álex de la Iglesiaren Acción mutante (1993), Andrés Wooden La fiebre del loco, José Manual Novoaren Eyengui, El dios del sueño (2003), edo Miguel Barrosen Los sin tierra bezalako serieak ekoitzi ditu.[4]

Ekoizle berrien bultzatzaile

Errealizadore berriei emandako laguntzagatik ere nabarmendu da: Mónica Laguna (Tengo una casa), Daniel Calparsoro (Pasaia), Félix Sabroso eta Dunia Ayuso (Descongélate eta, aldez aurretik, Mujeres telesailean), Belén Macías (El patio de mi cárcel), Lucrecia Martel (La mujer rubia, La niña santa y Zama) edo Julia Solomonoff (El último verano de la Boyita).

Aktore lantxoak

Aktore gisa hainbat kameo egin ditu Hable con ella (2002) filmean, non espetxeetako ofizial rola egin baitzuen, La piel que habito (2011) filmean, aurkezle edo Los amantes viajar (2013) filmean aireko kontrolatzaile.

Berdintasunaren alde

Berdintasunarekin konprometituta, Esther García Emakume Zinemagileen Elkarteko (CIMA) kidea da, eta beste 80 zuzendari espainiarrekin batera El tren de la libertad filmean, abortoari buruz indarrean dagoen legea eta emakumearen eskubideak defendatzeko milaka pertsonak parte hartu zuten bideari buruzko dokumental kolektiboa sustatu du.[4] Esther Garcíak dioenez,

"Espainian ekoizten diren filmen %8 baino ez dituzte emakumeek zuzentzen, eta oraindik ere emakume gutxi daude funtsezko postuetan: gidoia, zuzendaritza, ekoizpena, argazkia, muntaketa edo musika konposizioa".[4]


2018an, Zinematografiako Sari Nazionala jaso zuen. Irailaren 22an jaso zuen saria Donostiako Zinemaldian. Epaimahaiak adierazi zuenez, Esther Garcíak 30 urtetik gorako ibilbidea du Espainian eta nazioartean. Autoreen independentziari lotutako ekoizpen-eredu bat garatu du, eta oso aktiboa da zuzendari berriak bultzatzen. Koprodukzioetan ere nabarmendu da, bereziki Latinoamerikan.[6]

Sariak eta aintzatespenak

Goya sariak
Urtea Kategoria Filma Emaitza
VII. edizioa Produkzio-zuzendaritza hobea Accion mutanteIrabazlea
XIV. edizioa Produkzio-zuzendaritza hobea Todo sobre mi madreIrabazlea
XX. edizioa Produkzio-zuzendaritza hobea La vida secreta de las palabrasIrabazlea
Zinemako Idazleen Zirkuluaren dominak[7]
Urtea Kategoria Filma Emaitza
2019 Filmik onena Dolor y gloriaIrabazlea

Bere ibilbideko sariak

2018ko irailean, Zinematografiako Sari Nazionala jaso zuen, Espainian eta nazioartean 30 urte baino gehiago egin zituelako. Saria irabazi zuen lehen emakume ekoizlea izan zen.[1]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Aurrekoa:


Antonio Banderas
Zinema Saria nazionala


2018
Hurrengoa:


Josefina Molina
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.