Esther Duflo
Esther Duflo (Paris, Frantzia, 1972ko urriaren 25a) frantziar ekonomialaria da. Massachusetts Institute of Technologyn egiten du lan irakasle Pobrezia Murrizteko eta Garapenaren Ekonomiako arloetan. Gainera, Abdul Latif Jameel Poverty Action Lab (J-PAL) delakoaren sortzaileetako bat da. Era berean, Duflo Ameriketako Estatu Batuetako National Bureau of Economic Research (NBER) delakoan ikertzaile laguntzailea da.
Esther Duflo | |||
---|---|---|---|
(2009) | |||
2024 - ← Daniel Cohen | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Paris, 1972ko urriaren 25a (51 urte) | ||
Herrialdea | Frantzia (1972 - Ameriketako Estatu Batuak (2012 - | ||
Familia | |||
Aita | Michel Duflo | ||
Ezkontidea(k) | Abhijit Banerjee (2015 - | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Paris School of Economics (en) magister degree (en) Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskola diplôme d'études approfondies (en) Henrike IV.a lizeoa Massachusetts Institute of Technology Doktoretza École normale supérieure (1992 - | ||
Hezkuntza-maila | doktoretza | ||
Tesi zuzendaria | Abhijit Banerjee Joshua Angrist | ||
Doktorego ikaslea(k) | Dean Karlan (en) Rema Hanna (en) Nancy Qian (en) Patricia Cortés (en) Jessica Lee Cohen (en) Jeanne Lafortune (en) Amanda Dawn Pallais (en) Mariaflavia Harari (en) Christopher Arthur Spohr (en) Maisy Wong (en) Cynthia Kinnan (en) Daniel Keniston (en) Daniel L. Chen (en) Arun Chandrasekhar (en) Sara Hernández (en) Hongliang Zhang (en) Horacio Larreguy (en) Shawn Allen Cole (en) Bruno Ferman (en) Pablo Querubín (en) Leigh L. Linden (en) Rachael Meager (en) | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | ekonomialaria, unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea | ||
Enplegatzailea(k) | Massachusetts Institute of Technology Collège de France | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | French Academy of Technologies (en) Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia conseil scientifique de l'Éducation nationale (en) Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Econometric Society (en) | ||
econ-www.mit.edu… eta economics.mit.edu… | |||
Biografia
Garabidean dauden herrialdeetako alderdi mikroekonomikoak ikertzen dihardu, familien portaera, hezkuntza, finantzaketarako sarbidea, osasuna eta politika publikoen ebaluaketa barne.
2019an Ekonomiako Nobel Saria eman zioten, Abhijit Banerjee senarrarekin eta Michael Kremerrekin partekatutako saria.[1][2] Ekonomia Nobela jasotzen duen bigarren emakumea da, saridun guztien artean gazteena.[3] Saria pobreziarekin lotutako lanengatik eman zieten, txirotasuna gutxitzeko beren ekarpen esperimentalarengatik, hain zuzen. Pobrezia gutxitzea gaur egungo erronkarik handienetakoa dela azaldu zuen Suediako Bankuak, eta politika berriak ezarri ahal izateko saridunen ekarpena azpimarratu zuen.[4][5]
Nobel sariak ematen dituen batzordeak azaldu zuenez, hirurek egindako lanek «guztiz eraldatu dituzte garapen ekonomikoari dagozkion politikak». Batzordeak herrialderik pobreenetako irakaskuntzari buruzko ikerketa aipatu zuen. Kremerrek Kenyako eskola batzuetan eta Banerjee-Duflo bikoteak Indian egindako ikerketek erakutsi zuten eskolak testu-liburuz eta bestelako material batzuez hornitzeak ez ziela berez ikasleei laguntzen, eta askoz eraginkorragoa zela irakaskuntza haien neurrira egokitzea.[4]
Duflo Ekonomiako Nobel saria irabazi duen bigarren emakumea da, eta, orduan 46 urte zituenez, inoiz saria jasotako pertsonarik gazteena. Beren helburua da pobreziaren aurkako borrokan metodo zientifikoa erabiltzea; askotan, txiroen rudia karikaturizatuta dagoela, eta haiei lagundu nahi dietenek ere ez dituztela ulertzen txirotasunaren arrazoien sustrai sakonak.[4]
Sariak eta Aitortzak
Erreferentziak
- (Frantsesez) «Le Nobel d’économie à Esther Duflo, Michael Kremer et Abhijit Banerjee pour leurs travaux sur la lutte contre la pauvreté» Le Monde.fr 2019-10-14 (Noiz kontsultatua: 2020-08-21).
- (Frantsesez) «Esther Duflo, un choix inédit pour le Nobel d’économie 2019» Le Monde.fr 2019-10-15 (Noiz kontsultatua: 2020-08-21).
- (Gaztelaniaz) Mujeres que replantean la economía. Mugarik gabeko Ekonomistak.
- Berria. «Ekonomiako Nobel saria pobreziaren ikertzaileei» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-21).
- Martin, Xabier. «Banerjee, Duflo eta Kremerrentzat Ekonomiako Nobel saria, pobrezia txikitzeko beren lanengatik» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-21).
Ikus, gainera
- ENS Paris (École normale supérieure)