Esther Cañadas
Esther Cañadas (Albacete, 1977ko martxoaren 1a) albacetear modelo eta aktorea da.[1][2][3]
Esther Cañadas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Albacete, 1977ko martxoaren 1a (47 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Sete Gibernau Mark Vanderloo (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta modeloa |
Altuera | 178 zentimetro |
Biografia
Albaceten jaio zen 1977ko martxoaren 1ean. Haurtzaroan, Alacanteko Albufereta ikastetxean ikasi zuen. 14 urte zituela, Bartzelonara joan zen, modaren munduan hasteko. Bi urte geroago New Yorkera joan zen supermodelo-lehiaketan aurkezteko. [4][5]
Lan ibilbidea
Modelo
Cañadas desfiletan ibili da Paris, Milan edo New Yorken, besteak beste, marka hauentzat: Chloé, Gucci, Dolce & Gabbana, Versace, Chanel, Michael Kors, Calvin Klein, Alexander McQueen, Yves Saint Laurent, Valentino, Moschino, Victoria's secret eta Givenchy. Donna Karan diseinatzaile estatubatuarraren musa izan zen, eta Donna Karan (eta DKNY), Emporio Armani, Versace eta Gianfranco Ferréren irudia izan da. Nazioarteko egunkari garrantzitsuenen azala izan da Cañadas; besteak beste, Vogue, Harper's Bazaar, Marie Claire, Steven Meisel, Helmut Newton, Peter Lindbergh, Richard Avedon, Ellen Von Unwerth, Herb Ritts.
Aktore
1999an, Cañadasek zineman egin zuen debuta, The Thomas Crown Affair filmean hain zuzen ere, Pierce Brosnan eta Rene Russo aktoreekin batera.
Bizitza pribatua
Geroago, 2007ko apirilean, MotoGP Sete Gibernau pilotuarekin ezkondu zen Gironako masia batean. Hala ere, ezkondu eta urtebetera eta elkarrekin lau urte igaro ondoren, bikoteak ezkontza amaitzea erabaki zuen.
2014ko abenduan, Galia Santina izeneko lehen alaba jaio zen.[6][7]
2020ko otsailean, pasareletara itzuli zen, Balmaingo Finale Handian desfilatuz.
Filmografia
Filma eta rola:
- 1999an The Thomas Crown Affair, Anna Knutzhorn.
- 200ean Torrente 2: Misioa Marbellan (kameoa)
- 2003an Troleros, Lola
Erreferentziak
- El País. Juanjo Puigcorbé, Juan Echanove y Esther Cañadas, tres en la carretera. .
- AS. ¿Qué fue de Esther Cañadas, la top model de los 90?. .
- (Gaztelaniaz) «Esther Cañadas se sincera en Las tres puertas sobre la enfermedad que la alejó de los focos: "Bastante tenía con no morirme"» ELMUNDO 2023-02-02 (Noiz kontsultatua: 2023-02-02).
- (Gaztelaniaz) Benito, Patricia Martín. (2023-02-01). «Así era Esther Cañadas hace 25 años en sus inicios como modelo» vanitatis.elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-02).
- (Gaztelaniaz) Periódico, El. (2023-02-02). «Esther Cañadas confiesa la enfermedad crónica que le cambió la vida: "Bastante tenía con no morirme"» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2023-02-02).
- Nace la hija de Esther Cañadas.
- (Gaztelaniaz) Montón, Lorena. (2023-02-01). «Esther Cañadas, muy orgullosa al hablar de su hija» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2023-02-02).