Esther Arizmendi

María Esther Arizmendi Gutiérrez (Madril, Espainia, 1956ko martxoaren 14aMadril, Espainia, 2017ko azaroaren 19a) abokatua eta legelaria zen. Ustelkeriaren aurkako Espainiako Gobernuaren Gardentasun eta Gobernu Onaren Kontseiluko lehen lehendakaria izan zen.[1]

Esther Arizmendi

(2015)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaria Esther Arizmendi Gutiérrez
JaiotzaMadril, 1956ko martxoaren 14a
Herrialdea Espainia
Heriotza2017ko azaroaren 19a (61 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabokatua, legelaria eta Funtzionarioa

Bizitza

1973an Zuzenbideko ikasketak hasi zituen Madrilgo Complutense Unibertsitatean eta 1978an lizentziatu zen. 1981an Administrazio Orokorreko teknikari eta Tokiko Administrazioko goi-teknikari tituluak lortu zituen oposizio bidez. 1982an, oposizioz orobat, Estatuko Administrazio Zibileko goi-teknikari kargua erdietsi zuen.

2014ko azaroaren 12an, Espainiako Gobernuak ustelkeriaren aurka egiteko sortutako Gardentasun eta Gobernu Onaren Kontseilua izeneko erakundeko lehendakari izendatu zuten Arizmendi.

Madrilen hil zen, 2017ko azaroaren 19an.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Esther Arizmendi: “La ley de Transparencia ayuda a frenar la corrupción”» ABC 2015eko ekainaren 21a (Noiz kontsultatua: 2017ko azaroaren 20an).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.