Estereotipo
Gizarte-zientzietan, estereotipoa talde edo beste gizarte-kategoria batean sailkatu ondoren, talde horretako pertsonei eta horien jokabideei buruz osatzen den aurreiritzi eta irudi sinplifikatua da, kulturalki nahiz orokortze-prozesu baten ondorioz eratua eta pertsonei zuzenean aplikatzeaz gainera ekoizpen kulturalean (literatura, komikia, zinema, ...) ere maiz baliatzen dena. Gehienetan, estereotipoak ez datoz bat errealitatearekin eta horien aplikazioa secundum quid edo gehiegizko orokortze izeneko falaziaren ondorioa da.
![](../I/Villainc.svg.png.webp)
Estereotipatzea esaldi, ideia edo irudi bat, behin eta berriro aldaketarik gabe errepikatzea da. [1]
Erreferentziak
- «Estereotipatu - Euskaltzaindia hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
Kanpo estekak
- Estereotipoak, Gizapedian.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.