Estereoskopio

Estereoskopioa bi dimentsioko irudi bikoitz bat giza garunean nahastu eta hiru dimentsioko irudi bakar gisa ikusteko tresna, hau da, gauzakiak erliebean ikustea bideratzen duen tresna. Bata bestetik hurbil dauden bi puntutatik ikuspegi beraren bi argazki ateratzen badira eta bi argazki horiek estereoskopioan elkarren ondoan jartzen badira, ikuspegi hori erliebean ikusiko da. Sir Charles Wheatstonek asmatu zuen estereoskopioa 1840an.

Estereoskopio modernoa, aireko irudiak ikusteko erabilia

Geologian eta geografian asko erabiltzen da, hegazkinetatik ateratako era horretako argazkiak estereoskopioan behatuz errazago egin baitaitezke leku bateko azterketa geologiko, geografiko eta geomorfologikoak.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.