Estereokimika
Estereokimika molekula baten zatiek espazioan duten ordena eta antolaketa da, molekulen forma alegia, eta horrek propietateetan duen eragina aztertzen duen kimikaren alorra.
Kekulék egindako lanetan oinarrituz, Le Bel eta Van´t Hoff zientzialariek sortu zuten adar hau. Oinarri jakin batzuetan finkatzen da:
- Karbonoak dituen 4 loturak tetraedro batean kokatzen dira.
- Elementuen arteko loturak ez dira erabat finkoak, eta badute mugikortasun bat.
- Badira optikoki elkarren alderantzizkoak ez diren isomeroak eta tasun desberdinak dituztenak.
- Katea itxietan gertatzen diren atomo-ordezkatzeetan tentsioak sortzen dira.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.