Ester Xargay Melero
Ester Xargay Melero (Sant Feliu de Guíxols, 1960ko apirilaren 12a – Palamós, 2024ko urtarrilaren 19a[1]) kataluniar idazle, itzultzaile, bideoartista eta kultura ekintzailea izan zen[2].
Ester Xargay Melero | |
---|---|
(2012) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Sant Feliu de Guíxols, 1960ko apirilaren 12a |
Herrialdea | Katalunia |
Heriotza | Palamós, 2024ko urtarrilaren 19a (63 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea : artearen historia |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, aktorea eta bideoartista |
Jasotako sariak | ikusi
|
Bizitza
Frantzian hazi zen eta 18 urterekin Kataluniara itzuli zen[1]. Artearen historia ikasi zuen Bartzelonako unibertsitatean. XX. mendearen amaierako Kataluniako panorama poetikoaren parte izan zen, kultur ekimen ugari sustatuz. Ekintza poetikoaren generoa ere landu zuen[3].
Hainbat poesia bildumatan kolaboratu zuen, horietako askotan Carles Hac Morrekin batera. Gidoilari eta itzultzaile lanetan ere aritu zen[4].
Avui, Papers d'Art, Reduccions, Transversal, Talp Club, Làtex, Sen titol, Barcelona Review, Internet Corner eta El Temps egunkari eta aldizkarietan kolaboratu zuen[2][3][5].
Azken urteotan La Païssa kultur espazioa zuzendu zuen Marquet de les Roquesen[6].
2024ko urtarrilaren 19an hil zen Palamósen, 63 urte zituela[1].
Lanak
Liburuak
- Poesia
- Els àngels soterrats (1990)
- Un pedrís de mil estones (Carles Hac Morrekin batera, 1992)
- Les flaires del galliner (1993)
- Volts en el temps (1997)
- Epítom infranu o no (Ombres de poemes de Marcel Duchamp) (Carles Hac Morrekin batera, 1997)
- Darrere les tanques (2000)
- Trenca-sons (2002)
- Ainalar (2005)
- Éssera ponent (2005)
- Salflorvatge (2006)
- Zooflèxia (el bestiari més veritable de tots) (Carles Hac Morrekin batera, 2007)
- Fissura (Carles Hac Morrekin batera, 2008).
- Aürt (2009)
- Eixida al sostre (2009)
- Infinitius (2017)
- Desintegrar-se (2019)
- Eleberriak
- Carabassa a tot drap, o Amor lliure, ús i abús (Carles Hac Morrekin batera, 2001)
- Antzerki-lanak
- Tirant lo Blanc la, o La perfecció és feixista, o La construcció del socialisme (Carles Hac Morrekin batera, 2000)
CD eta DVDak (bideoartista edo poeta gisa)
- Videopoesia catalana del segle XX (2001)
- PEVB - Poesia en Viu a Barcelona (1991-2003) (2004)
- Poeta s e s (2006). Ester Xargay, Carles Hac Mor, Enric Casasses, Eli Gras, Pau Riba, Elena Val, Víctor Nubla, Adela de Bara eta beste askoren poemak biltzen ditu
Bideoak
- Paraparèmies, desplaçaments, cosificacions..., (Adolf Alcañiz, Barbara Held eta Carles Hac Morrekin batera, 1999)
- El Grup de Treball (2000)
- L'edat de pedra (2013)
Aktore lanak
- Cravan vs. Cravan (2002)
- Murieron por encima de sus posibilidades (2014)
Erreferentziak
- (Katalanez) «S’ha mort Ester Xargay, la poeta inconformista» VilaWeb 2024-01-19 (Noiz kontsultatua: 2024-01-19).
- (Katalanez) «Ester Xargay i Melero» Enciclopèdia (Noiz kontsultatua: 2024-01-19).
- (Katalanez) «Ester Xargay» Centre de Cultura Contemporània de Barcelona (Noiz kontsultatua: 2024-01-19).
- (Katalanez) Umbert-Rexach, Enric. «Ester Xargay, morir és ser infinitiu per sempre» Núvol 2018-06-28 (Noiz kontsultatua: 2024-01-19).
- (Katalanez) «Ester Xargay» El Temps de les Arts (Noiz kontsultatua: 2024-01-19).
- (Katalanez) Zurimendi, Ander. «La Pahissa del Marquet, nou centre cultural en el refugi de la Colla de Sabadell» Diari de Sabadell 2021-08-09 (Noiz kontsultatua: 2024-01-19).