Estefania Cueto Puertas
Estefanía Cueto Puertas, 'Fanny' izenez ere ezaguna (Nueva de Llanes, Asturias, 1899 – Gijón, Asturias, 1939ko abuztuaren 29a) jostuna eta Espainiako lider komunista izan zen, errepresio frankistaren biktima.[1] Gijonen fusilatutako azken emakumea izan zen.
Estefania Cueto Puertas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Nueva, 1899 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Gijón, 1939ko abuztuaren 29a (39/40 urte) |
Heriotza modua | heriotza zigorra: bala zauria |
Jarduerak | |
Jarduerak | jostuna |
Kidetza | Emakume Antifaxisten Elkartea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Espainiako Alderdi Komunista |
Biografia
Asturiasko Nueva de Llanes herrian jaio zen Estefanía Cueto, eta Sotrondio herrian bizi izan zen.[1][2] Dolores eta Emilioren alaba zen eta ezkongabea zen.[3] Lanbidez jostuna izan zen.[2][4]
Espainiako Alderdi Komunistako kidea zen eta Asturiasko Emakume Antifaxisten Elkarteko buru izan zen.[2][5][6] 1934ko urriko Iraultzan parte hartu zuen, Errusiara ihes egin eta hantxe erbesteratzea lortuta, Asturiasera 1936ko otsailean itzuli zela, Fronte Popularraren garaipenaren ondoren.[2] Espainiako Gerra Zibilean, Sotrondio, Pola de Siero, Nueva eta Posada de Llanesen hainbat joste-lantegi zuzendu zituen, milizianoentzako arropak eginez.[2][3][7] Peñamayorren partidetan murgilduta egon zen, eta 1939ko urtarrilean zauritu zen uxaldi batean.[8]
Heriotza zigorra
1939ko martxoaren 3an, heriotza-zigorra ezarri zioten Oviedoko gerra-kontseilu batean, urte hartan Gijonen egiteari utzi baitzioten.[2][4] Espainiako Gerra Zibilean buruzagi komunista nagusietako bat izatea leporatu zioten.[2][3][9] Sei hilabete eman zituen kartzelan, epaia bete zain.[2] Azkenik, fusilatu egin zuten 1939ko abuztuaren 29an, Gijonen, 40 urterekin.[4][10] Espainiako gerra zibilean Gijonen fusilatutako azken emakumea izan zen.[2] Gijongo Ceares hilerriko hobi komun batera bota zuten gorpua.[11] Fusilatu zuten egun berean, hogei pertsona fusilatu ziren.[2][9]
Aintzatespenak
- 2010eko apirilaren 14an, Cueto izena monolito batean jarri zen Gijongo Ceares hilerrian, eta han jaso ziren errepresio frankistaren 1934 biktimak.[12]
- 2017an, Nicanor Piñole Museoaren aurrean plaka bat jarri zen 1937ko abendutik 1939ko abuztura bitartean frankismoak Gijonen errepresaliatu zituen zortzi emakumeen omenez.[13][14] Bertan, Cueto ez ezik, Eladia García Palacios, Juana Álvarez Molina, Belarmina Suárez Muñiz, Anita Vázquez Barrancúa, Anita Orejas, Teresa Santianes Giménez eta Máxima Vallinas Fernández aipatzen dira.[10][13][14]
Bibliografia
- Ortega Valcel, M. Enriqueta. 1994. La represión franquista en Asturias. Ejecutados y fallecidos en la cárcel del Coto, Gijón/ Frankismoaren errepresioa Asturiasen. Gijongo Barrutiko kartzelan egondakoak eta hildakoak. Avilés Azucel, D.L. 84-86546-51-6.[15]
- García Piñeiro, Ramón. 2005. Luchadores del ocaso: Represión, guerrilla y violencia política en la Asturias de posguerra/ Gainbeheraren borrokalariak: Errepresioa, gerrilla eta indarkeria politikoa gerraosteko Asturiasen (1937-1952). ISBN 8483674939.[16]
Erreferentziak
- «En Recuerdo De - Todas las Víctimas» www.enrecuerdode.com.
- «Mujeres condenadas a muerte en Gijón por los tribulanes militares franquistas- Foro por la Memoria» www.foroporlamemoria.info.
- Laurelo Roa, Marcelino. La Libertad es un bien muy preciado. Consejos de Guerra. 25 or.. .
- «Asturias Republicana - Consejos Guerra pasan a Oviedo, 1939/40.» www.asturiasemanal.es.
- Moradiellos, Enrique. (2015). «RAMÓN GARCÍA PIÑEIROLuchadores del ocaso. Represión, guerrilla y violencia política en la Asturias de la posguerra (1937-1952)» Historia del presente (26): 174–176. ISSN 1579-8135. (Noiz kontsultatua: 2022-11-21).
- «La incorporación a la guerrilla: género y trayectorias militantes» Revista de Historia Contemporánea: 298. 2018 ISSN 1134-2277..
- «Una placa junto al antiguo Asilo Pola recordará a las republicanas fusiladas en Gijón» El Comercio 2017-04-17.
- «Mujeres en la guerrilla. 2ª parte. | Periódico Diagonal» www.diagonalperiodico.net.
- ELADIA GARCÍA PALACIOS Y SIETE MUJERES MÁS. .
- Ceínos, J. M.. (2017-07-27). «La plaza de Europa ya guarda recuerdo de las mujeres republicanas» La Nueva España.
- «Mujeres «condenadas de antemano»» El Comercio 2017-07-27.
- «Un monolito homenajea en el cementerio de Ceares a las víctimas de la represión franquista» El Comercio 2010-04-14.
- «Homenaje a las ocho mujeres republicanas fusiladas en la ciudad» La Voz de Asturias 2017-04-18.
- ««A mi madre la mataron porque alguien la vio con un pañuelo rojo y una pistola»» El Comercio 2017-07-25.
- (Gaztelaniaz) «La represión franquista en Asturias. Ejecutados y fallecidos en la carcel del Coto Gijón | WorldCat.org» www.worldcat.org (Noiz kontsultatua: 2022-11-21).
- Piñeiro, Ramón García. (2015). Luchadores del ocaso: represión, guerrilla y violencia política en la Asturias de posguerra (1937-1952). ISBN 978-84-8367-493-2. (Noiz kontsultatua: 2022-11-21).
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Gijongo errepresio frankistaren 1934 biktimen zerrenda.
- (Gaztelaniaz):Pinturak jartzeko egintzaren audioa -errepresio frankistak fusilatutako emakume errepublikanoei omenaldia Gijonen, SoundCloud-en.
- (Gaztelaniaz):Enriqueta Ortega Valcarcel historialariari elkarrizketa Cadena Ser-eko Gijóngo errepresaliatuen omenaldiari buruz.