Esteban Sánchez
Esteban Sánchez (Orellana la Vieja, 1934ko apirilaren 26a - ib., 1997ko otsailaren 3a) espainiar piano-jotzailea izan zen.
Esteban Sánchez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Esteban Sánchez Herrero |
Jaiotza | Orellana la Vieja, 1934ko apirilaren 26a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Orellana la Vieja, 1997ko otsailaren 3a (62 urte) (62 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | piano-jotzailea |
Musika instrumentua | pianoa |
Diskoetxea | Ensayo (en) |
Gazte-gaztetatik lortu zituen sari ospetsuak, hala nola Marguerite Long Nazioarteko Lehiaketako ohorezko domina (Paris, 1959), Busoni Nazioarteko Lehiaketako lehenengo saria (Bolzano, Italia, 1953), Santa Cecilia Akademiako lehenengo saria (Erroma, 1954), Harriet Cohen Fundazioaren Dinu Lipatti domina (Londres, 1955).
Garrantzi handikoak dira Sánchezek Isaac Albénizen lanen gainean egindako bertsioak. Aipatzekoak dira, bestalde, disko hauek: Rachmaninoven Pianorako 2. kontzertua, Beethovenen 4. kontzertua, Granadosen "El pelele", Fallaren "Fantasía bética" eta "Cuatro piezas españolas", eta Joaquín Turinaren lan asko.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.