Esteban Lasa

Esteban Lasa Aranburu (Beasain, Gipuzkoa, 1874ko apirilaren 2a1959ko abenduaren 17a) Beasainen jaiotako apaiza zen. Bere jaioterrian kale batek bere izena darama, bere omenez.

Artikulu hau Beasaingo apaizari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lasa (argipena)».
Esteban Lasa
Bizitza
JaiotzaBeasain, 1874ko apirilaren 2a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1959ko abenduaren 17a (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiza

Haurtzaroa

Haurtzaroan Beasainen ikasi zuen, baina oinarrizko ikasgaiez gain musika ikasi eta Beasaingo musika-bandaren eta parrokiako tipleen koruko kide ere izan zen. 12 urte zituenean, Lazkaoko Bernartarren lekaimetxearen mendeurrena ospatzen zela eta, Felipe Gorriti maisu handia etorri zen orkestra joritsu batez, eta Beasaingo Tipleen Koruak ere parte hartu zuen hango meza nagusian. Bazkalondoren, maisuak mutikoaren aparteko dohainen berri bazekienez, piano kontzertu labur bat eskaintzeko eskatu zion, baina horren aurrean mutil koskorrak berehala aldegin zuen etxera.

Apaiz-ikasketak

Apaizgoa ikasi zuen. Ikasketetan bere oroimen harrigarria zela eta nabarmendu zen, benetako jakintsua bilakatuz filosofia, teologia eta historia arloetan. Buruz esaten zituen, ahalegin handirik gabe, hain gogokoak zituen Kixotea, Fray Gerundio eta Balmes liburuetako pasarte oso-osoak.

Apaizgoa

Apaiz egin eta lehen apaiz-lekua Amasako parrokia izan zuen.

Donostiara izendatu zuten ondoren, San Vicente parrokiako organo-jolea bezala. Parrokia hartan zegoela, musikazale batzuk ohartu ziren arratsaldetan egiten zituela trebakuntza-saioak, eta geroz eta jende gehiago joaten hasi zen, bene-benetako kontzertuak ziren, haren saioak entzutera. Egun batean Esteban Jauna. horretaz ohartu eta orduz aldatu zuen arte.

Handik Santa Maria parrokiara aldatu zuten erretore-orde gisa, eta geroago erretore izendatu zuten 1917tik 1919ra bitartean. Bere apaltasuna zela eta, ez zuen uste kargu hartarako balio zuenik, eta ez zuen etsi kargu-uztea onartu zioten arte, berriro ere erretore-orde lanetan jarraituz. Baina haren jakinduria hartarainokoa zen eta haren sermoiek hain baliotsuak zientzi eta dotrina mailetan, non jakintsu donostiarrek leporaino betetzen baitzuten eliza haren igandetako hamabietako mezetan.

Erretiroa

Azken urteetan, traba egiten zuela pentsatu eta Beasaingo jaiotetxera erretiratu zen, bertako parrokiari bere laguntza eskainiaz. Igande arratsaldetan, bezperak kantatu ostean, solasaldi bat egiten zen sakristian, eta bertan parrokiako apaizak eta akolito batzuk izaten ziren, denak korruan eserita, Esteban Jaunari entzuten, gai asko eta asko sakonki ezagutzen baitzituen hark.

Azkenik, eroriko batek sortutako bronkoneumonia batek hil zuen 84 urte zituela.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.