Esteban Antxustegi
Esteban Antxustegi Igartua (Donostia, Gipuzkoa, 1957ko urtarrilaren 17a - ) euskal idazle eta irakaslea da.
Esteban Antxustegi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1957ko urtarrilaren 17a (67 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, unibertsitateko irakaslea eta filosofoa |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Zuzenbidean eta filosofian lizentziaduna, egun Euskal Herriko Unibertsitateko Filosofia Politikoko irakasle titularra da Donostiako Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Filosofia moral eta politikoari buruzko zenbait liburu idazteaz gainera, iritzi-artikuluak idazten ditu zenbait egunkari eta aldizkaritan.
Lanak
Saiakera
- Abertzaletasunaren auzia: independentzia ala autonomia (1997, Sabino Arana Kultur Elkargoa)
- Demokraziaren historiak (1998, Gaiak)
Euskal Herriko Unibertsitateko Limes bildumaren zuzendaria da, eta berak itzuli du bilduma horretako lehenengo liburua, Ernest Renanen Zer da nazioa?.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.