Estatu terrorismo
Estatu terrorismoa estatu batek egiten du, eta kontrainsurjentzia-estrategia planifikatua eta antolatua da. Demozidio mota bat da. Bere helburuak betetzeko, terrorismoa erabiltzen du estatu batek errepresio politikorako, legez gaindiko indarkeria baliatuz herritar guztien edo sektore baten aurka, eta maiz, subertsio egoeran gertatzen da hori. Honako praktika hauek bil daitezke estatu-terrorismoan:
- pertsonen aurkako jazarpena, bortxaketak, torturak eta erailketak, polizia, armada nahiz indar paramilitarren eskutik;
- talde terrorista faltsuen sorrera, normalean ekintza polizial eta militarrak kamuflatzeko; batzuetan, estatuek itxuraz bere kontrako taldeak sortu izana, horiek burututako gehiegikeriak eta ekintza indiskriminatuak insurjentzia-taldeei leporatzeko;
- militar eta poliziengan, herriaren aurkako jarrerak toleratu eta sustatuz, inkontrolatuen ekintzei bidea zabaltzea;
- insurjentziaren aurkako mertzenario eta talde paramilitarren sorrera eta jarduera bultzatzea;
- herritarren aurkako zigor operazio zuzenak, "terroristei laguntzea" egotzita, zibilen artean eragindako biktimak "kalte kolateral" gisa azalduz;
- herritarrei legedi ez demokratiko bat ezartzea, herritarren giza-eskubideak urratuz.
Terrorismo |
---|
Kontraterrorismoa |
Terrorismoaren aurkako gerra |
Motak |
Nazionalista |
Erlijiosoa |
Estatuek babestua |
Estatuena |
Arrazista |
Narkoterrorismoa |
Politikoa |
Ekoterrorismoa |
Taktikak |
Hilketa |
Lehergailuak |
Bonba auto |
Bonba gizon |
Bahiketak |
Express bahiketa |
Bioterrorismoa |
Ziberterrorismoa |
Erakunde terroristak |
Europar Batasunarenak |
Estatu Batuenak |
Hala ere, estatu-terrorismo izendapena eztabaidatua izaten da kasu askotan, indarreango ordenamendu juridikoak eta horren aplikazioak estrategia hori erraztu eta jokoan dauden interes politiko eta geopolitikoak direla eta, terrorismo terminoaren balorazio negatiboa baztertzearren. Teoria anarkista eta ultraezkertiarren arabera, berriz, terrorismo bakarra estatuak egiten duena izaten da. Estatu-terrorismotzat jotzen diren jarduera zenbait gerra zikin terminoan bildu izan dira batzuetan, tokiaren eta une historikoaren arabera termino horrek bere baitan adiera ezberdinak jasotzen baditu ere.