Estatu Islamikoa
Estatu Islamikoa (EI edo, askotan, IS, ingelesez: Islamic State, arabieraz: الدولة الإسلامية, ad-Dawlah al-Islāmīyah) edo Daesh talde armatu jihadista da, 2010eko hamarkadaren hasieran nazioartean inolako onarpenik ez duen estatu bat aldarrikatu zuena Ekialde Hurbilean, Siria eta Irakeko lurretan. Lehenago Irak eta Sortaldeko Estatu Islamikoa izena zuen (ISIL siglak ingelesez), edo Irak eta Siriako Estatu Islamikoa (ISIS siglak ingelesez; arabieraz: الدولة الإسلامية في العراق والشام, ad-Dawlah al-Islāmīyah fīl-ʻIraq wa ash-Shām), eta batzuetan arabierazko akronimoa erabiltzen da izendatzeko: Daʿesh (داعش). Jihadismo sunniarrak sortutako erakunde armatua da.[oharrak 1][7]
Irak eta Sortaldeko Estatu Islamikoa | ||
---|---|---|
الدولة الإسلامية في العراق والشام | ||
Goiburua: Irauten eta Hedatzen باقية وتتمدد Bāqiyah wa-Tatamaddad[1][2] | ||
| ||
Syrian, Iraqi, and Lebanese insurgencies.png | ||
Geografia | ||
Hiriburua | Ar-Raqqah (de facto)[3][4] 35°1′15″N 40°27′12″E | |
Administrazioa | ||
Gobernu-sistema | Aldarrikatutako kaliferria | |
Kalifa | "Ibrahim" Abu Bakr al-Baghdadi[5][6] | |
Demografia | ||
Hizkuntza ofizialak | ikusi
| |
Moneta | Islamic State Dinar (en) | |
Historia | ||
1999 | Jamaat al-Tawhid wal-Jihad | |
2006 | Islamic State of Iraq (en) | |
Bestelako informazioa |
Taldea 1999an sortu zen Jama'at al-Tawhid wal-Jihad izenarekin. Talde honen ondoren sortu zen Tanzim Qaidat al-Jihad fi Bilad al-Rafidayn taldea, askotan al-Qaeda Iraken edo AQI izenarekin ezagunagoa. Irakeko insurgentziaren parte izan zen, Irakeko Indar Internazionalaren aurka, Irakeko gerraren ostean. Iraken Mujahidinen Shura Kontseiluarekin batu zen, hainbat talde sunitarrekin batera. Hauek izena aldatu zuten ondoren, Irakeko Estatu Islamikoa edo ISI izena hartuz. Bere momenturik gorenean Anbar, Ninive eta Kirkuk probintziatan kontrol nabarmena izan zuen, baina 2008tik aurrera boterea galtzen hasi zen, batez ere euren metodo biolentoak zirela eta.
Oharrak
- Lehenago ISIL izena hartzen zuena (ingelesez: Islamic State of Iraq and the Levant eta batzuetan Islamic State of Iraq and Syria edo ISIS. Beste erreferentzia batzuetan ash-Sham eta Irakeko Estatu Islamiko izena dauka, Siria Handiari erreferentzia eginez. Kasu horietan arabieraz: الدولة الاسلامية في العراق والشام izena du, hau da, ad-Dawlah al-Islāmīyah fīl-ʻIrāq wa ash-Shām. DAʿESH (arabieraz: داعش) akronimoa oso erabilia da arabiar munduan.
Erreferentziak
- (Ingelesez) Hassan, Hassan. Political reform in Iraq will stem the rise of Islamists. The National.
- (Ingelesez) Khatib, Lina. What the Takeover of Mosul Means for ISIS. Carnegie Endowment for International Peace.
- (Ingelesez) ISIS on offense in Iraq. Al-Monitor.
- (Ingelesez) Kelley, Michael B.. One Big Question Surrounds The Murder Of US Journalist James Foley By ISIS. Business Insider.
- Rubin, Alissa J.. Militant Leader in Rare Appearance in Iraq. The New York Times.
- (Ingelesez) ISIS Spokesman Declares Caliphate, Rebrands Group as Islamic State. SITE Institute.
- Lee, Ferran; Rym, Momtaz. ISIS: Trail of Terror. ABC News.