Estatu Batuetako Akademia Militarra

Estatu Batuetako Akademia Militarra (ingelesez, "United States Military Academy" edo USMA), West Point, Armada, Akademia eta Puntua ezizenez deitua halaber (ingelesez, West Point, Army, Academy edota The Point) Ameriketako Estatu Batuetako Armadaren akademia militar bat da: mota hartako hezkuntza militar erakunde zaharrena da, 1802ko martxoaren 16an sortu baitzen.

Estatu Batuetako Akademia Militarra
Estatu Batuetako Akademia Militarraren armarria.
GoiburuaBetebeharra, Ohorea eta Aberria
Ezarpena (beharrezkoa)
Mota (beharrezkoa)
Funtzionarioak580
Ikasleak4.624
EzizenaZaldun beltzak
(Black Knights)
MaskotaMandoa
Kolore akademikoakBeltza , grisa eta urrea
KokapenaAmeriketako Estatu Batuak West Point, New Yorkeko estatua
Estatu Batuak
Webgunea http://www.usma.edu/

Akademiako ikasleei kadete deritzaie eta bertan graduatuei, "marra gris luzea" (ingelesez, Long Grey Line), haien uniformearen kolorea eta aldamenetan daramatzaten marra luzearen ondorioz.

Egoitza New Yorkeko estatuaren hegoaldean dago, Hudson ibaiaren ertzean eta New York hiritik 80 kilometrora, iparraldean.

Iruditegia

Kanpo estekak

41°23′38″N 73°57′16″W
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.