Estatu-kolpe
Estatu kolpea indarrean dagoen boterearen usurpazioari deritzo, pertsona talde baten partetik, nagusiki indar armatu matxinatuak edo gizarteko sektore haserreak, horretarako Estatuaren legezkotasuna bortxatuz.
Estatu kolpeak diktadura baten ezarpenarekin amaitzen dira nagusiki, baina ez da beti horrela izaten. Definizioz, edozein gobernu motaren aurka egin daiteke, autoritarioa izan edo ez. Zentzu peioratiboan, ordea, diktaduraren bat ezartzeko saiakerak aipatzeko erabiltzen da.
Herrialde baten legezkotasunaren eta burujabetzaren aurkako eraso horrek berauen erakunde gordetzaileen bahiketa eskatzen du. Erakunde horiek gobernua edo parlamentua dira, herrialde demokratikoetan, edo erregea edo diktadorea, bestelako gobernu sistemetan. Komunikabideen kontrola, oposizioaren debekua eta zuzenbide estatuaren kentzea ere ohikoa da.
Estatu kolpeak nahiko ohikoak izan dira XIX. eta XX. mendeetan mundu osoan.
XX. mendeko estatu-kolpeak
Ondorengo hauek XX. mendean estatu-kolpea egin zuten:
- 1913: Victoriano Huerta, Mexikon.
- 1913: Gazte Turkiarrak, Otomandar Inperioan.
- 1914: Oscar R. Benavides, Perun.
- 1917: Alderdi boltxevikea, Errusian.
- 1919: Augusto B. Leguía y Salcedo, Perun.
- 1923: Adolf Hitler (Garagardotegiko Putscha), Alemanian, (arrakastarik gabe).
- 1923: Miguel Primo de Rivera, Espainian.
- 1926: Jozef Pilsudski, Polonian.
- 1930: Hipolito Yrigoyenen gobernuaren erorketa, Argentinan.
- 1932: José Sanjurjo, Espainian (arrakastarik gabe).
- 1932: Txilen Txileko Errepublika Sozialista ezarri zen.
- 1933: Gabriel Terra, Uruguaiko Ekialdeko Errepublikan.
- 1935: Grezian.
- 1936: Francisco Francok eta beste hainbat eskuindar eta faxistak Espainiako Bigarren Errepublikaren kontrako gerra zibila piztu zuten.
- 1943: Arturo Rawson, Argentinan.
- 1944: Bulgarian, SESBren babesarekin.
- 1944: El Salvadorren, Maximiliano Hernández Martínezen diktadore militarraren erorketa.
- 1945: Venezuelan, Isaías Medina Angaritaren kontra.
- 1947: Anastasio Somoza, Nikaraguan
- 1947: Thailandian.
- 1948: Manuel A. Odria, Perun.
- 1952: Egipton.
- 1952: Fulgencio Batista, Kuban.
- 1953: Gustavo Rojas Pinilla jenerala, Kolonbian
- 1954: Alfredo Stroessner, Paraguain.
- 1955: Argentinan Juan Domingo Peronen aurka.
- 1960: Turkian.
- 1961: Park Chung Hee, Hego Korean.
- 1962: Argentinan Arturo Frondiziren aurka.
- 1962: Myanmarren
- 1962: Ricardo Pérez Godoy, Perun.
- 1963, Dominikar Errepublikan.
- 1963: Hego Vietnamen Ngo Dinh Diemen aurka.
- 1963: Ekuadorren.
- 1963: Sirian.
- 1963: Iraken.
- 1964: Brasilen, Joao Goularten aurka.
- 1964: Hego Vietnamen, Duong Van Minhen aurka.
- 1965: Mobutu Sese Seko, Kongoko Errepublika Demokratikoan (Zaire).
- 1966: Ghanan.
- 1966: Argentina, Arturo Umberto Illiaren aurka.
- 1967: Grezian.
- 1968: Baath alderdia, Iraken.
- 1968: Juan Velasco Alvarado, Perun.
- 1968: Panama, Arnulfo Ariasen aurka.
- 1969: Muammar al Kadafi, Libian.
- 1970: Bolivian.
- 1971: Marokon (arrakastarik gabe). Turkian.
- 1973: Juan María Bordaberry, Uruguain.
- 1973: Augusto Pinochet, Txilen.
- 1974: Portugalen.
- 1975: Francisco Morales-Bermúdez, Perun.
- 1976: Ekuadorren.
- 1976: Argentinan, Isabel Peronen aurka.
- 1979: El Salvadorren.
- 1979: Chun Doo-hwan, Hego Korean.
- 1980: Turkian.
- 1980: Bolivian.
- 1981: Espainian (arrakastarik gabe).
- 1991: Sobietar Batasunean, Mikhail Gorbatxeven aurka (arrakastarik gabe).
- 1992: Alberto Fujimori, Perun.
- 1992: Hugo Chavez, Venezuelan (arrakastarik gabe).
- 1997: Zambian.
- 1999: Pakistanen.
- 2000: Fijin.
- 2000: Ollanta Humala, Perun (arrakastarik gabe).
XXI. mendeko estatu kolpeak
- 2002: Venezuelan, Hugo Chávezen aurka (arrakastarik gabe).
- 2002: Boli Kostan (arrakastarik gabe).
- 2002: Afrika Erdiko Errepublikan.
- 2003: Mauritanian.
- 2003: Sao Tome eta Principen.
- 2003: Ginea Bissaun.
- 2004: Haitin, Jean-Bertrand Aristideren aurka.
- 2005: Antauro Humala, Perun, (arrakastarik gabe).
- 2005: Mauritanian.
- 2006: Filipinetan, Gloria Macapagal-Arroyoren aurka.
- 2006: Thailandian.
- 2006: Fijin.
- 2007: Hamas mugimendua Gazako lurraldean (Palestina), Palestinaren Askapenerako Erakundearen arabera.
- 2008: Mauritanian.
- 2008: Ginean.
- 2009: Madagaskarrren (arrakastarik gabe).
- 2009: Hondurasen.
- 2010: Nigerren.
- 2011: Bangladeshen (arrakastarik gabe).
- 2011: Egipton.
- 2012: Malin.
- 2012: Ginea Bissaun.
- 2012: Malin (arrakastarik gabe).
- 2016: uztailaren 15ean, Turkian, Erdoğan presidentearen aurka (arrakastarik gabe).
- 2022: urtarrilaren 23an, Burkina Fason.
- 2022: irailaren 30ean, Burkina Fason.