Estíbaliz Sádaba
Estibaliz Sádaba Murguia ( Bilbo, 1963 ) artista garaikidea da eta Artean eta Ikerketan doktorea.
Estíbaliz Sádaba | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1963 (60/61 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista |
Parte-hartzailea
|
Biografia
1988an Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean.[1] UPV/EHUko Arteko Ikerketa eta Sorkuntza Masterra egin zuen.[2] Doktore UPV/EHUn 2017an, Espacio doméstico, cuerpo domesticado. Una aproximación al ámbito doméstico desde la práctica artístico feminista, izeneko tesiarekin, Concepcion Elorza Ibáñez de Gaunak zuzendua.[3]
Beka ugari jaso ditu, besteak beste, Espainiako Akademiarenak Erroman (2018 eta 2016),[4] BBVA Fundazioaren 2017ko Bideoarteko sorkuntzarako Multiverso Beka,[5] Farreran 2017ko Art i Natura beka (La Panera de Lérida),[6] Parisko La Cité Internationale des Arts, BilbaoArte Fundazioa, Artium museoa eta Artea eta Zuzenbidea Fundazioarenak.[7]
1994an, Azucena Vieitesekin batera, Erreakzioa-Reacción kolektiboa sortu zuen erresistentzia feministako espazio gisa, artistei ikusgarritasuna emateko, mintegi, tailer, marrazki, fanzine (1994-2000) eta bideoetan zabalduz, hortik artearen historia eraikitzeko.[8][9]
Praktika artistikoari, aktibismoei, feminismoei eta queer teoriari buruzko mintegi-tailerrak zuzendu ditu Artelekun 1995-1997-2003-2006, Rekalde Aretoan 2008, Bizbak-EHU/UPV-n 2011, Tabakaleran 2014. Argitalpen ezberdinen koeditorea izan da, besteak beste, Erreakzioa,[10] Joyas y Caprichos,[11] matatiempos-feministas.net, eta Series múltiples.[4]
Museo nazionaletan bideosorkuntzako hainbat programen komisario izan da, eta hitzaldiak eman ditu Espainiako museo, arte-zentro eta unibertsitate ezberdinetan.[4]
Bere azken lanetan, proiektu bideografikoak, argazkiak, performanceak, soinudun lanak, collageak eta bideoak egin ditu. Horietan, emakumeak etxean izan ohi duen giltzapetzea eta kalean eta eremu publikoan presente egiteko borroka lantzen ditu, teoria eta aktibismo feminista sareak eta genealogiak sortzearekin uztartzeko borondatea oinarri hartuta.[12]
Proiektuak
Erakusketak
Bere azken erakusketen artean azpimarra daitezke: Re.act.feminism#2. Berlin; Feminis-arte IV . Madril; Fábulas problemáticas. AECID (Txile, Argentina); Imágenes de un proyecto entre el arte y el feminismo. MUSAC, Leon; Montaje de atracciones. Artium, Gasteiz; la palabra audiovisual. Sevilla; REGION 0. New York, Washingthon DC; Genealogías feministas en el arte español. MUSAC, Leon. Caras b del video arte. Seúl. Sydney; La internacional cuir. Reina Sofia Arte Zentro Nazionala, Madril.[2] 2021ean, Desdoméstica BilbaoArte Fundazioan.[12]
Bideografikoak
- 2017 Las sobrantes. Apuntes para una cartografía de la ciudad de Roma desde una perspectiva de género. Emakumeek espazio publikoarekin duten harremanaren zailtasunari buruzko hausnarketa planteatzen saiatzen da, bideoaren eta performancearen praktiken bidez.[4]
- 2017 Subversiones domésticas, Silvia Federici eta Mariarosa Dalla Costaren testuetatik abiatuta, bideoan eta performancean oinarritutako praktikatik, erakusten du etxeko espazioa zaintzeko lana periferikotzat eta bazterrekotzat hartzen dela, "Borroka sozial" edo "politikoaren" elementu zentraltzat hartzen direnak ez bezala.[4]
- 2017 Las filanderas, MUSACeko 987 laborategian aurkeztua, Pelos Feministas kolektiboarekin batera.[13][14]
- 2018ko Campos De Acción: Herri-kantutegia berrikusteko proiektu bideografikoa, espazio publikoa beren hitzarekin eta ekintzarekin bete zuten emakume-taldeen eskutik, praktika sozial performatiboko ariketa batean.[15]
- 2018 Las incontables: cuerpos (no) domesticados, helburu esperimentalarekin, eta gizarte-estereotipoen inguruko kontzientzia kolektiboa pizteko asmoz.[16]
Sariak eta ohoreak
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Sádaba Murguía, Estíbaliz - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).
- (Gaztelaniaz) Estíbaliz Sádaba Murguía | BilbaoArte. (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).
- (Gaztelaniaz) Murguia, Estibaliz Sadaba. (2017). Espacio doméstico, cuerpo domesticado. Una aproximación al ámbito doméstico desde la práctica artística feminista. Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).
- (Gaztelaniaz) Estibaliz Sadaba Murguia | accademiaspagna. (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).
- (Gaztelaniaz) «Estibaliz Sádaba Murguía» Multiverso (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).
- (Katalanez) Beques – CAN. (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).
- (Gaztelaniaz) ESTIBALIZ SÁDABA MURGUÍA | BilbaoArte. (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).
- (Gaztelaniaz) Metrópolis. (2010-02-07). «Erreakzioa-Reacción» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).
- (Ingelesez) «Ares Archivo y estudio crítico de las prácticas artísticas audiovisuales» ARES (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).
- Murguia, Estibaliz Sadaba; García, Azucena Vieites. (2012). Erreakzioa-Reacción. Erreakzioa-Reacción ISBN 978-84-695-3746-6. (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).
- Sádaba Murguia, Estíbaliz. (2011). Joyas y caprichos / un proyecto editorial de Instrucciones para cambiar el mundo (Estibaliz Sádaba Murguia, Gabriel Villota Toyos.. La Gándara, (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).
- (Gaztelaniaz) «Estíbaliz Sádaba presenta "Desdoméstica" en BilbaoArte» masdearte. Información de exposiciones, museos y artistas 2021-02-16 (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).
- «Proyecto. Convocatoria Laboratorio 987» musac.es (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).
- Estíbaliz Sádaba. Las filanderas. Acciones para activar el espacio público. (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).
- (Ingelesez) Campos de acción. (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).
- (Gaztelaniaz) «LAS INCONTABLES Cuerpos (no) domesticados» Multiverso (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).
- r01e00000ff26d465bca470b813ace4356db5b18d, r01e00000ff26d466e5a470b86ed436e63765a17f. «Premios Gure Artea 2002 - Ingurumena - Euskadi.eus» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).
- (Gaztelaniaz) OnionEye. Estíbaliz Sádaba – archivo-t.net. (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).
Kanpo estekak
- Estíbaliz Sádaba, Erreakzioa kolektiboa - Mujeres innovadoras / Emakume berritzaileak - Innobasque, 2013ko urriaren 23a.
- Elkarrizketa Estibaliz Sádaba Murguía - BBVA Fundazioa 2019ko maiatzaren 16a
- Estíbaliz Sádaba Murguiaren Vimeo Kanala .