Espezie inbaditzaile

Espezie inbaditzailea (edo espezie exotiko inbaditzailea) jatorrizkoa ez den ekosistema batean sartu eta bertako oreka ekologikoa suntsitzen duen espezieari deritzo. Hau da, espezie bat hona etorri eta bertan hazteko kapaz bada, naturalizatu egin dela diogu, baina behin bertako landare eta animalientzako kaltegarria baldin bada, inbaditzaile deitzen zaio[1].

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Nola iristen dira espezie inbaditzaileak ekosistema berrietara?

Oro har, inbaditzaile biologikoak azkar hazi eta ugalketa-ziklo laburrak dituzten espezieak izaten dira. Aldi berean, ingurune askotan bizitzeko gaitasuna dute, habitatari ez baitiote bizi-baldintza zorrotzik eskatzen. Espezie inbaditzaileak erruz ugaldu eta modu ezin hobean egokitzen dira bizileku berrira eta, askotan, harrera-ekosistemako jatorrizko espezieak arriskuan jartzen dituzte. Halako inbasioak, munduko biodibertsitatea gordetzeko arazo larria izateaz gain, konponbide zaila izaten dute.

Espezie inbaditzaileen adibide dira: zebra-muskuilua, ahate herdoiltsua, amerikar bisoia, ur-ipurtatsa, ibai-karramarro gorria, Niloko perka, Caulerpa taxifolia, Senecio inaequidens, Boiga irregularis sugea, Achatina fulica barraskiloa eta inurri eroa.

Erreferentziak

  1. Otamendi, Xabier. (2010-12-08). «Inbasioari aurre egin nahian» Berria.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.