Espeziazio
Espeziazioa izaki bizidunen populazioetatik espezie berriak sortzeko gertatzen den prozesu ebolutiboa da. Gehienetan, terminoa kladoen zatiketaz (kladogenesiaz) aritzean erabiltzen da, eta ez espezie batetik beste batera gertatutako aldaketez (anagenesiaz) aritzean.
Geografiaren ikuspuntutik aztertuta, espezie berriak agertzeko lau modu daude, espezieen sorbide izango diren populazioek elkarrengandik nola dauden isolatuta oinarri hartuta: modu alopatrikoa, peripatrikoa, parapatrikoa eta sinpatrikoa. Espeziazioa gizakiaren eskutik ere gerta daiteke, abeltzaintzaren, nekazaritzaren edo laborategiko esperimentuen bitartez. Jito genetikoak espeziazioan duen eragina handia ala txikia den eztabaidagai da ikertzaileen artean.
Charles Darwin izan zen lehena hautespen naturalak espeziazioan joka dezakeen zereginari buruz aritu zena. Horren inguruko hainbat ikerketa daude, baina oraindik ez da guztiz eta erabat baieztatu espeziazioaren jatorrietako bat hori den ala ez.
Kanpo estekak
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |