Espektrofotometro

Espektrofotometro Argi-espektroko erradiazioetako bakoitzaren intentsitate erlatiboa erregistratu eta neurtzeko fotometroa, espektrometroaren eta fotometroaren konbinazioa. Argi-sorta monokromatiko bat proiektatzen du lagin batean barrena, eta neurtu egiten du laginak xurgatu duen argi-kantitatea. Bi argi-iturriren argia banandu egiten du, eta batek aztertzen den eredu garden koloretsua zeharkatzen duen bitartean bestea ereduaren kanpoaldetik pasatzen da. Ematen dituzten espektroen intentsitateak kolorez kolore konparatzen dira, eta ereduak uhin-luzera bakoitzerako duen espektro-transmisioa lortzen da.

Laborategi kimikoetan erabiltzen da laginean dagoen substantziaren izaerari buruzko informazioa lortzeko, edo jakiteko lagin batean zer proportziotan dagoen substantzia jakin bat.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.