Espazio-propultsio

Espazio-propultsioa espaziontzi bat espazioan barna bultzarazi dezakeen teknologia da. Espazio-hegaldietan ibilgailuei beharrezko azelerazioa eman dakion propultsio-sistema egoki bat behar da. Kanpo-espazioko hutsaren ondorioz edozein objeturen azelerazioa nahi eta nahiez Newtonen hirugarren legea edo akzio-erreakzio legean oinarritua egon beharra dauka, honen arabera "objetu batean eragiten duen indar bakoitzeko, objetu horrek intentsitate berdineko indarra aurkako norantzan egingo du". Honela bada, objetu baten bere masaren zati bat norantza batean askatzen badu, gainontzeko objetua aurkako norantzan mugituko da. Hauxe, erreakzio-motorren oinarria izango da: hauetan, espaziontziaren masa zati bat (erregaia) abiadura biziz norantza batean kanporatua da, horrek gainontzeko espaziontzia aurkako norantzan mugiaraztea eragiten du.

Bussard proiektua,izarrarteko bidaiak burutzeko pentsatuak dauden bulkada sistemetako bat da.

Espaziontzien bultzadan motorrik erabiliena suziri-motorra da, potentzia handi bat sortzeko gai izateaz gain, beste motor mota batzuk ez bezala, funtzionatzeko ez du atmosferaren beharrik. Halere, suziri-motor hauek potentzia handia izan arren, espazioa mugagabearen distantzia erraldoiek bulkada-espezifiko handiagoa duten motorrak eskatzen dituzte, alegia, propelente kopuru berdinarekin abiadura handiagoa lortzeko gai diren motorrak. Dena den, gaur egun ezagutzen diren motorretatik bat bera ere ez da gai izarrarteko bidaiak burutzea ahalbideratzen duenik. Hala eta guztiz ere, erreakzio-motorrekiko alternatibak ere badaude: berehalakoenak eguzki-belak dira, eguzki-erradiazio, eguzki-haize bai eta Lurretik igorritako laser izpi edo mikrouhinez bulkada lortzeko gai direnak. Etorkizun ez oso urrun batean propultsio metodo exotikoagoak ere erabiltzea baliteke, tartean ioi-motorrak eta "kurbadura-motorrak" edo Warp motorrak.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.