Espainiako literatura

Espainiako literatura Europako herrialde horretan eta gaztelaniaz egindakoa da, lurraldean bertan baina beste hizkuntza batzuetan idatzitakoa kanpoan utziz. Espainiako literatura Gaztelaniazko literatura barruan kokatzen da, hau da, mundu mailan hizkuntza horretan egiten dena, batez ere Amerikan non literatura latinoamerikarra sortu den. Literatura erromanikoaren adarra da.

Miguel de Cervantes eta bere liburu ezagunena, On Kixote Mantxakoa dira literatura horren gailurrak.

Tradizionalki literatura horri jartxa motako testuekin ematen zaio hasiera, nahiz eta testu horiek gero kanporatutako izango ziren mozarabiarren hizkuntzaz idatzita egon.[1] Horren arabera, ia mila urteko literatura izan daiteke.

Erdi Aroan

XIII. mendetik bakarrik eta modu geografikoz bakarrik hitz egin daiteke literatura horretaz. Horrek esan nahi du oraindik ez zegoela gaztelaniaz idatzitako literatura. Urte horietan latinaren erabilera kultoarekin batera, pentsatzen da bazegoela ahozko trasmiziozko lirika eta epika erromantzea.[2]

1950 arte, Espainiako literaturari epikako lana den Mio Ciden eresiarekin ematen zitzaion hasiera. Gaur egun onartzen da aurretik beste motatako konposizioak izan behar zirela.[3]

Lehenengo testuak hauek dira:

XIII. mendea

  • Erdi Aroko elizgizonen poesia (gaztelaniaz: Mester de clerecía)
  • Lirika galaiko-portugesa
  • Ramon Llull: (1232 aldean-1315/1316) idazlea, filosofoa eta frantziskotar teologoa izan zen. Haren lanak berebiziko garrantzia izan zuen katalana finkatzeko, eta bere obra mistikoak eragin handia izan zuen Europa osoan.[4]
  • Alfontso X.a Gaztelakoa: Alfontso X.aren ospea kulturaren ildotik dator. XII. mendean Toledon antolatu zen Itzultzaile Eskolari jarraipena eman zion, gai bakoitzeko espezialista guztiz onak hartara bilduz, eta tradizio klasiko, judu, arabiar eta kristauak uztartuz. Lirika galaiko-portugesaren idazlea izan zen. Gaztelera bultzatu zuen.[5]

XIV. mendea

XV. mendea

Zelestinaren azala.

XV. mendean Prerrenazimendua deiturikoa sortu zen, literatur ekoizpena esponentzialki handitu zen. Mende honetako poetarik nabarmenenak Juan de Mena, Iñigo López de Mendoza (Santillanako markesa) eta Jorge Manrique izan ziren.

Pizkundea

Europan Erdi Aroaren ondorengo aro historikoa Errenazimentua bezala ezagutzen da, XVI. mende osoa hartzen du, nahiz eta bere aurrekariak XIV. eta XV. mendeetan izan; bere eraginak XVII. mendean nabarmentzen dira. Italian hasi eta Europa osora zabaldu zen, inprentaren asmakizunak lagunduta.

Errenazimenduko idazleek antzinate klasikoko idazleak eta XIV. mendeko Dante, Petrarca eta Boccaccio italiar handiak hartu zituzten eredu gisa. Mugimendu honek Grezia eta Erromako kultura ikasi zuten humanisten eragina izan zuen, besteak beste, Erasmo Rotterdamgoa, Antonio de Nebrija eta Juan Luis Vives.

Erdi Aroan, artea Jainkoa ohoratzeko bide bat zen. Errenazimentuan, aldiz, gizakia zen munduaren erdigunea, poetek giza maitasunari, naturari eta gerra-ekintzei kantatzen zieten, eta gai filosofiko eta politikoak ere jorratzen zituzten.

Espainiako Urrezko Mendea

Espainiako Urrezko Mendean deitu uizan denean, oparotasun kultural eta ekonomikoan oinarriturik, Espainiak nazioarteko ospea eta eragin kulturala lortu zuen Europa guztian. Mende hau ez da ehun urteko biribil bat, eta gertakari klabeen datak kontutan hartuz, bi uneren arteko tartea dela esan dezakegu: Antonio de Nebrijaren Gramática Castellana 1492an argitaratu zenetik Pedro Calderón de la Barca 1681ean hil zen arteko garaia. Felix Lope de Vegak bere mendea ezagutzeko erabili zuen terminoa, baina XVIII. mendearen amaieran egin zen ezagun batipat.[6]

Karlos V.aren garaiko poesia

Juan Boscánek, artista italiarren eraginez eta Andrea Navagerok bultzatuta, forma berriak sartu zituen gaztelaniazko poesian, kalitate handiko poema asko idatziz. Garcilaso de la Vega bere laguna italiar formen behin betiko moldatzailea izan zen, bertso endekasilaboa eta italiar poesiaren ohiko baliabideak erabiliz: soneto, terceto, abestia, lira, barne errima, bertso solteak.[7]

Olerkari batzuek Eskola Petrarkista osatu zuten. Honako hauek izan ziren haren ordezkari garrantzitsuenak:

  • Hernando de Acuña: Soneto ederren egilea.
  • Gutierre de Cetina: Ojos Claros Serenos madrigalaren egilea.[8]
  • Francisco de Figueroa.[9]

Filipe II.aren garaiko poesia lirikoa

Bi joera nagusi zeuden:

  • Sevillako eskola: Apaingarri erretorikoak erabiltzen zituen. Gai nagusiak giza maitasuna eta aberriaren inguruko gaiak ziren. Fernando de Herrera taldeko izen nagusia zen.[10]
  • Salamancako eskola: Sortzailea Frai Luis de León izan zen. Estiloaren soiltasuna eta laburtasuna ziren haren ezaugarriak. Gai greko-latinoetan eta Biblian inspiratzen zen.[11]

Aszetismo eta Mistizismo

Genero honen agerpena Espainian Europako eraginez izan zen, tartean Tomas Kempiskoa, Johannes Tauler, Jan van Ruusbroec.

Hona hemen ospetsuenak:

  • Joan Avilakoa (1500-1569). Lehenetariko bat izan zen.
  • Luis Granadakoa (1504-1588). Bere lan nagusiak: Guía de pecadores, Libro de la oración y meditación eta, garrantzitsuena, Introducción al símbolo de la fe.
  • Teresa Ávilakoa (1515-1582). Bere lan nagusiak: El Libro de su vida, Camino de perfección, El libro de las fundaciones, Las moradas.
  • Joan Gurutzekoa (1542-1591). Bere lan nagusiak: Subida del monte Carmelo, Cántico espiritual, haren lan nagusia, Noche oscura del alma, Llama del amor viva. Poema ezagun batzuk: "Aunque es de noche" eta "Tras un amoroso lance".
  • Ignazio Loiolakoa (1491-1556) Lan bakarra idatzi zuen: Los Ejercicios Espirituales.

Barrokoa, Urrezko Mendearen azken fasea

Diego Velázquezen Luis de Góngoraren erretratua.

Aro honetako oihartzun handiko egileak aipa daitezke:

XVIII. mendea: Neoklasizismoa

Barrokoaren amaieran Espainia krisialdi politiko eta kultural sakonean murgildu zen. Horrek letretan ere bere ondorioa izan zuen. Neoklasizismoan pedagogiak, irakaskuntzak garrantzi handia zuten. Ondorioz, saiakerak zein antzerki lan ugari idatzi ziren. Hona hemen egile nagusiak:

XIX. mendea: Erromantizismoa eta Errealismoa

Espainiako literatura XIX. mendean hainbat etapatan bana daiteke:

  1. 1830 arte. Garai honetan [XVIII. mendeko] joera estilistikoak oraindik nagusi ziren, nahiz eta idazle prerromantiko batzuk sortzen hasiak ziren Europan, hala nola [Rousseau] edo [Goethe]].
  2. 18301850. Erromantizismoa.
  3. 18501870. Errealismoa.
  4. 18701898. Errealismoaren garai gorena. Naturalismo mugimenduak muturrera eraman zuenErrealismoa.

1898an, literaturari dagokionez, XX. mendea hasten da. Urte horretan Espainia-Estatu Batuak Gerraren porrota pairatu zuen Espainiak eta horren literaturan zuzeneko eragina izan zuen.

Erromantizismoa

Sakontzeko, irakurri: «Erromantizismoaurreko»

Mugimendu hau Europatik heltzen ziren eraginaren ondorioz sortu zen, esaterako Goethe edo Rousseau idazleen irakurketaz. Nolabait, Neoklasizismoa laster agortu zen eta haren ordez mugimendu berria zabaldu zen. Erromantikoek jarrera errebelde erakutsiko dute. Neoklasizimoak bilatzen zuen orekaren aurrean, erromantikoek misterioa eta iluntasuna erreibindikatuko dute. Erromantikoak garaiko gizartearekin kritiko agertuko zen. Urte horietan, bestetik, Espainia Europatik urruntzen ari zen eta kanpora begira ematen zuen irudia herri atzeratu batena zen.

Espainiako erromantizismoan lehen idazle ezaguna emakume bat izan zen: Cecilia Böhl de Faber y Larrea. Emakumea izanik ez zegoen oso ondo ikusita liburuak sinatzea; horregatik Fernán Caballero izengoitia erabili zuen.

Egile nagusiak

Poesian

Genero hau oso landua izan zen. Hona hemen izen nagusiak:

Antzerkian

Nahiz eta izan zuen garrantzia, antzerki neoklasikoa ez zen herrikoia izan. Barrokoko antzezlanek, aldiz, oraindik arrakastu zuten. Nolabait erromantikoek tradizio horrekin lotzen zuten. Hona hemen lan eta egile batzuk:

Erromantizismo berantiarra

XIX. mendearen bigarren erdian, historia eta kondairaren zaletasunak bigarren maila batean geratu ziren, eta poesia sentimental eta intimista gailendu zen. Olerkariek Alemaniako poesiaren eragina izan zuten, bereziki Heinrich Heineren poesiarena.

Poesiak, eleberriak eta antzerkiak ez bezala, erromantikoa izaten jarraitu zuen (eleberriek eta antzerki lanek joera errealistari jarraitu zioten). Egile hauek poemak izan dezakeen emozioari erreparatu zioten. Erretorika murriztu zuten neurrian, lirismoa areagotu zen, munduarekiko maitasuna eta pasioa gai nagusitzat hartuta. Forma metriko berriak eta erritmo berriak bilatu zituzten.

Garai horretako poetarik adierazgarrienak hauek izan ziren:

Poeta sinbolista hauek arrakastarik ez zuten izan. Errestaurazioaren gizarte utilitario hartan gehiago miretsi ziren gizarte garaikideko gaiak jorratzen zituzten idazleak: Ramón de Campoamor eta Gaspar Núñez de Arce. Egun Bécquer eta Rosalia, aldiz, lirika espainiar garaikidearen oinarritzat hartzen dira.

Errealismoa

Espainian Errealismoa oso erraz sartu zen, eleberri pikareskoetan eta On Kixoten nolabaitezko aurrekariak izan baitzituzten. XIX. mendearen bigarren erdian lortu zuen arrakasta handiena baina Balzaceko eskolak ezarritako kanonen zorroztasun-puntura iritsi gabe.

Hona hemen egile ezagunenak:

XX. mendea

María de la O Lejarraga.

Oso urte nahasiak izan ziren: bi mundu gerra, Primo de Riveraren diktadura, Errepublikaren aldarrikapena... 1936-1939ko Espainiako Gerra Zibilak eta ondorengo Frankoren Diktadurak erabat baltdintzatuko du Espainiako literaturaren garapena: Penintsulan gelditu zirenak zentsurapean idatzi behar izan zuten; erbesteratuak kanpora ihes egin zutenak beste literaturetan lotu ziren eta asko ta asko inoiz ez ziren itzuli.

98ko Belaunaldia

Sakontzeko, irakurri: «98ko Belaunaldia»

Nolabait XX. mendea 1898ko hondamendiarekin. Espainia Amerikan eta Asian zituen azken koloniak galdu zituen eta horrek idazle talde bati haien herriaren inguruko ausnarketa sakoa egitera bultzatu zion. Esan behar da haiek ez zutela belaunaldi sailkapen horrekin ados egon. Hauek dira garrantzitsuenak:

Modernismoa

Sakontzeko, irakurri: «Modernismoaren espainiar literatura»

Modernismoaren espainiar literaturan 1880 eta 1917 artean garatu zen. Mugimendu hau batez ere poesia arloan gailendu zen eta Latinoamerikatik heldutako eragina handia izan zen. Rubén Darío idazle nikaraguarra mugimenduaren izen nagusia izan zen. Halaber, espainiarrek Europatik jasotako eraginak ezagutu zituzten, parnasianismoaren eta sinbolismoarena bereziki.

Modernismo espainiarraren izen nagusiak hauek ziren:

27ko belaunaldia

Sakontzeko, irakurri: «27ko Belaunaldia»
Federico García Lorca.

Espainian 1920ko hamarkadan idazle eta intelektual multzo entzutetsu bat izan zen. Estetikoki joera eta mugimendu artistiko heterogeneoko artistak biltzen zituen arren, Europan garai hartan garatzen ari zen abangoardismoko korrontea eta espainiar tradizio kulturala bateratzea bilatzen zuten artistak jasotzen dituela aipatu izan da. Taldearen sorrera ofizialtzat 1927 urtean Sevillan Luis de Góngora espainiar poetari eginiko omenaldia hartzen da.[12]

Partaideen zerrenda onartuena hau da:

Ikusten denez guztiak gizonezkoak dira. Dena dela, azken urteetan taldean lotzen ziren emakume idazle batzuk lotuak izan dira, besteak beste, Ernestina de Champourcin, María Teresa León, María Zambrano...[13]

Gerra ondorengo literatura

Sakontzeko, irakurri: «1936ko belaunaldia»

Gerra ondorengo giro literario eta kulturala erabat deseginda gelditu zen. Batzuk gerran hil ziren edo hil zituzten: Federico García Lorca, Miguel Hernández, Antonio Machado. Beste asko erbesteratu behar izan ziren: Juan Ramón Jiménez, Max Aub, León Felipe, María Zambrano, Amado Alonso, Ramón J. Sender, Carlos Blanco Aginaga. Espainian gelditu zirenen artean bi joera zeuden: frankisten aldekoak (Camilo José Cela, Alfonso Paso, Ernesto Giménez Caballero, eta kritikoak, hauek zentsuraren agindupean beti (Carmen Laforet, Ignacio Aldecoa).

Poesia sozialaren idazleak

Sakontzeko, irakurri: «Poesia sozial»
Gabriel Celaya.

Poesia soziala Espainian eman zen mugimendu poetikoa izan zen. Poesia honen une garaiena 1950 eta 1960 hamarkadetan eman zen. Poesia honen ezaugarri nagusiak egoera politikoaren eta frankismoaren aurrean iritzi kritikoa eta klase pobreekiko elkartasunezko jarrera izan ziren. Mugimendu honetan bereziki aktiboak izan ziren zenbait euskal herritar. Idazle hauek aurrekari gisa Miguel Hernández poeta aldarrikatzen dute Hauek ziren idazle nagusiak:

Euskal letretan ere garrantzia izan zuen mugimendu honek: Gabriel Aresti, Ibon Sarasola, Xabier Lete.

50eko Belaunaldia

Sakontzeko, irakurri: «50eko Belaunaldia»

Idazle hauek 1950aren inguruan hasten dira argitaratzen, behin Espainiako Gerra Zibila gaindituta. Nolabait, gatazka horren seme-alabak dira.

Belaunaldiaren partaide ezagunenak:

Idazle klasikoak

Pizkundea

Barrokoa

"Urrezko Mendea":

Ilustrazioa

XIX. mendea

Erromantizismoa, Errealismoa, Naturalismoa eta 98ko Belaunaldia:

XX. mendea

27ko Belaunaldia:

Garaikideak

Nobel Sariak

urteaidazlea
1904José Echegaray
1922Jacinto Benavente
1956Juan Ramón Jiménez
1977Vicente Aleixandre
1989Camilo José Cela

Bibliografía

  • Historia de la literatura española, Ángel Valbuena Prat y Gustavo Gili, Bartzelona, 1981 (1. edizio 1937).
  • Historia de la literatura española, José García López, Bartzelona, Vicens Vives, 1978 (1. edizio: Bartzelona, Teide, 1948).
  • Los españoles en la literatura, Ramón Menéndez Pidal, Madril, Espasa Calpe, 1971 (1. edizio, 1949).
  • Literatura española del siglo XX, Pedro Salinas, Madril, Alianza Editorial, 1972 (1.edizio, Mexiko, 1949).
  • Historia de la literatura española, Gerald Brenan, Bartzelona, Crítica, 1984. Jatorrizko izenburua: The literature of the Spanish people, 1953.
  • Historia de la literatura española (6 liburuki), Royston Oscar Jones (dir.), Bartzelona, Ariel, 1974. ISBN 978-84-344-8326-2. Jatorrizko izenburua: A Literary history of Spain, Londres, Ernest Benn, 1971.
  • Historia de la literatura española, José María Díez Borque eta José Simón Díaz (editoreak), Madrid, Aldus, 1975. (1.ed., Madril: Guadiana, 1974).
  • Historia y crítica de la literatura española (9 liburuki), Francisco Rico (ed.), Bartzelona, Grijalbo, 1980.
  • Manual de literatura para canibales, Rafael Reig, Debate, 2006. Eleberri baten eran antolatua, baina 19. eta 20. mendeko Espainiako bilakaera literarioaren erretratu bikain bat da[14].

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Template:Translated page» artikulutik itzulia izan da, 2022-02-16 data duen 141688112 bertsioa oinarritzat hartuta. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.