Espainiako futbol ligako hirugarren maila

Espainiako futbol ligako hirugarren maila txapelketa ez profesionala da, 1929an abiatutakoa eta 2021. urtean amaitu zena berrantolaketa baten ondorioz.

Espainiako futbol ligako
hirugarren maila
Tercera División
AntolatzaileaLiga Nacional de Fútbol Profesional
KonfederazioaUEFA
Sorrera1929-30
Azkena2020-21
EremuaEspainia Espainiar Estatua
Taldeak363
Maila5
Igoera2.B mailara
JeitsieraErregionalera
Garaipen gehienEspainia Caudal Deportivo (16 Liga)
Webguneawww.lfp.es

Historia

Hirugarren mailako multzoak

1929an sortu zen. Hasiera hartan 33 taldek jokatu zuten 8 taldetan banaturik eta txapeldunak Club Gijón, Barakaldo CF, Atlético Aurora Pamplona, Patria Zaragoza, Club Deportivo Castellón, Sporting Sagunto, Fútbol Club Cartagena eta Recreativo de Huelva izan ziren. Hurrengo urteetan aldaketa handiak izan zituen, batzutan egon ere ez zen egin, baina 1943tik aurrera Espainiako hirugarren kategoria bihurtu zen arte. 1977-78 denboraldian ordea Bigarren B maila eratu zen eta hirugarren mailak kategoria bat galdu zuen, laugarrena bihurtuz. Eskualdeen arabera zatitu zen eta multzo gehiagotan banatu zen.

1986an izan zen azken berrantolaketa eta 16 talde eratu ziren, guztira 364 futbol talde bertan banatu zirelarik. Laugarren multzoan Euskal Autonomia Erkidegoako taldeek jokatzen dute. Nafarroako Foru Erkidegoko taldeek berriz hamabosgarrenean. 2004-05 denboraldirarte Errioxako Autonomi Erkidegoko taldeek nafarrekin batera jokatzen zuten baina ordutik bi taldetan banatuta aritu dira. Aipatzekoa da SD Oyonesa (Araba) eta CD Vianés (Nafarroa) taldeek errioxarrekin batera jokatzen dutela hamaseigarren multzoan gertutasun geografikoagatik.

COVID-19

2019-2020 denboraldia 28. jardunaldia jokatu ondoren COVID-19 pandemiaren erruz etenda gelditu zen. Maiatzaren 6an erabaki zen liga ez berrekitea eta sailkapenak une horretan zeuden bezala uztea. Multzo bakoitzeko aurreneko laurek igoera play-offak jokatu zituzten elkarren artean eta bakarra igo zen Bigarren B mailara. Ez zen jaitsierarik izan baina azpiko mailetatik taldeak igo ziren, IV taldean probintzia bakoitzeko bana eta XV multzoan Lehen Autonomikotik hiru[1]. Horren ondorioz talde kopurua handitu egin da 2020-21 denboraldirako eta txapelketak egitura berezia hartu zuen. Bi fasetan jokatu zen. Lehenengo fasean 11 taldetako bi multzo osatu ziren. Bigarren fasean multzo bakoitzeko hiru talde onenek igoera fasea jokatu zuten eta azkenengo bostek jaitsiera fasea.

Bigarren B maila desagertu egin zen eta haren tokian bi maila berri sortu ziren, Lehen maila RFEF (Espainiako liga sisteman hirugarrena) eta Bigarren maila RFEF (Espainiako liga sisteman laugarrena). Honen ondorioz Hirugarren maila RFEF ere sortu zen, liga sisteman bosgarren kategoria izango zena.

Euskal taldeak (1929-1986)

Sakontzeko, irakurri: «Hirugarren mailako denboraldiak (1929-1986)»

Hirugarren mailak hainbat antolaketa desberdin izan zituen urte guzti hauetan eta sarritan euskal taldeak multzo desberdinetan kokatuak izan ziren. Hauek dira euskal taldeek 1929-30 eta 1985-86 denboraldien artean izandako garaipenak:

TaldeaGaraipenakUrteak
Barakaldo CF71930, 1931, 1958, 1963, 1964, 1972, 1977
Eibar KE71951, 1953, 1962, 1963, 1967, 1982, 1986
CA Osasuna71932, 1948, 1949, 1969, 1975, 1977, 1986(B)
Deportivo Alavés41941, 1961, 1965, 1968
Arenas Getxo31946, 1947, 1960
Elgoibar KE21956, 1957
Real Unión21958, 1964
Bilbao Athletic21967, 1969
Sanse (Real B)21960, 1980
CD Tudelano21955, 1984
Baskonia KE21957, 1985
Erandio KE11945
Sestao Sport11954
Getxo KE11959
Indautxu KE11968
Cultural Durango11983
Santurtzi KE11984

Euskal taldeak 1987tik aurrera

Hona hemen 1986-87 denboralditik euskal taldeak aritu diren multzoetako irabazleak:

Palmaresa

UrteaIV MultzoaXV MultzoaXVI Multzoa
1986-87Cultural DurangoOsasuna B-
1987-88BarakaldoCalahorra (Errioxako Autonomia Erkidegoa)-
1988-89SanturtziMirandés (Gaztela eta Leon)-
1989-90AlavésIzarra-
1990-91HernaniTudelano-
1991-92Real UniónCalahorra (Errioxako Autonomia Erkidegoa)-
1992-93Real UniónPeña Sport-
1993-94AmurrioPeña Sport-
1994-95Gasteizko AurreraCalahorra (Errioxako Autonomia Erkidegoa)-
1995-96ZallaCalahorra (Errioxako Autonomia Erkidegoa)-
1996-97TouringPeña Sport-
1997-98BaskoniaCalahorra (Errioxako Autonomia Erkidegoa)-
1998-99Real Sociedad BPeña Sport-
1999-2000Real Sociedad BPeña Sport-
2000-01LemoaLogroñés (Errioxako Autonomia Erkidegoa)-
2001-02LemoaAzkoien-
2002-03BaskoniaMirandés (Gaztela eta Leon)-
2003-04Sestao RiverPeralta (Azkoien)-
2004-05PortugaleteValle de EgüésCalahorra (Errioxako Autonomia Erkidegoa)
2005-06Sestao RiverPeña SportFundación Logroñés (Errioxako Autonomia Erkidegoa)
2006-07ZallaValle de EgüésHaro Deportivo (Errioxako Autonomia Erkidegoa)
2007-08PortugaleteIzarraAlfaro (Errioxako Autonomia Erkidegoa)
2008-09Lagun OnakIzarraVarea (Errioxako Autonomia Erkidegoa)
2009-10Real Sociedad BTudelanoOyonesa
2010-11AmorebietaTudelanoNáxara (Errioxako Autonomia Erkidegoa)
2011-12LaudioPeña SportSD Logroñesa (CDL) (Errioxako Autonomia Erkidegoa)
2012-13LaudioDonibaneHaro Deportivo (Errioxako Autonomia Erkidegoa)
2013-14LeioaIzarraVarea (Errioxako Autonomia Erkidegoa)
2014-15PortugaletePeña SportVarea (Errioxako Autonomia Erkidegoa)
2015-16ZamudioOsasuna BCalahorra (Errioxako Autonomia Erkidegoa)
2016-17Alaves BPeña SportCalahorra (Errioxako Autonomia Erkidegoa)
2017-18Cultural DurangoMutilveraCalahorra (Errioxako Autonomia Erkidegoa)
2018-19PortugaleteOsasuna BHaro Deportivo (Errioxako Autonomia Erkidegoa)
2019-20PortugaleteMutilveraSD Logroñés (Errioxako Autonomia Erkidegoa)
2020-21GernikaDonibaneAlfaro (Errioxako Autonomia Erkidegoa)
VitoriaPeña SportRacing Rioja (Errioxako Autonomia Erkidegoa)

IV multzoa

  • Taldeka:
GaraipenakTaldeak
5 garaipenPortugalete
3 garaipenReal Sociedad B
2 garaipenReal Unión, Lemoa, Baskonia, Sestao River, Zalla, Laudio, Alavés (A+B), Durango
garaipen 1Barakaldo, Santurtzi, Hernani, Amurrio, Gasteizko Aurrera, Touring, Lagun Onak, Amorebieta, Leioa, Zamudio
  • Probintziaka:
ProbintziaGaraipenakTaldeak
 Bizkaia20Portugalete, Lemoa, Baskonia, Sestao River, Zalla, Durango, Barakaldo, Santurtzi, Amorebieta, Leioa eta Zamudio
 Gipuzkoa8Real Sociedad B, Real Unión, Hernani, Touring eta Lagun Onak
 Araba6Laudio, Alavés (A+B), Amurrio eta Gasteizko Aurrera

XV eta XVI multzoak

  • Taldeka:
GaraipenakTaldeak
9 garaipenPeña Sport
8 garaipenCalahorra
4 garaipenIzarra
3 garaipenTudelano, Varea, Osasuna B eta Haro Deportivo
2 garaipenMirandés, Azkoien, Valle de Egüés, Logroñés eta Mutilvera
garaipen 1Fundación Logroñés, Alfaro, Oyonesa, Náxara, Donibane eta SD Logroñés
  • Probintziaka:
ProbintziaGaraipenakTaldeak
 Nafarroa26Peña Sport, Izarra, Tudelano, Azkoien, Valle de Egüés, Osasuna B, Donibane eta Mutilvera
 Errioxa20Calahorra, CD Logroñés, Haro Deportivo, Fundación Logroñés, Alfaro, Varea, Náxara eta SD Logroñés
 Gaztela eta Leon2Mirandés
 Araba1Oyonesa

Estatistikak (1929-30etik aurrera)

Garaipenak

2019-20 denboraldiaren amaierako datuak.

Pos.TaldeaGaraipenak
1Asturiasko Printzerria Caudal Deportivo16
2Valentziako Erkidegoa CD Eldense12
Kantabria Gimnástica de Torrelavega12
4Balearrak CD Atlético Baleares11
Extremadura CP Cacereño11
6Euskal Herria Peña Sport9
Errioxako Autonomia Erkidegoa Calahorra9
Andaluzia Sevilla Atlético9
Gaztela-Mantxa CD Puertollano9
Kanariak UD Las Palmas B9
11Euskal Herria Barakaldo CF8
Gaztela eta Leon UD Salamanca8
Gaztela-Mantxa Albacete Balompié8
Balearrak CE Constància8
Galizia Pontevedra CF8
Extremadura CD Don Benito8
17Euskal Herria Eibar KE7
Valentziako Erkidegoa Levante UD7
Extremadura CD Badajoz7
Valentziako Erkidegoa Valencia B7
Gaztela-Mantxa CD Toledo7

Denboraldiak

2018-19 denboraldiaren amaierako datuak.

Orokorra

#TaldeaDenboraldiak
1Murtziako Eskualdea Murcia Imperial (Murcia B)66
2Euskal Herria Getxoko Arenas61
3Valentziako Erkidegoa CD Eldense57
Balearrak CE Constància57
5Euskal Herria CD Tudelano55
Kantabria Racing de Santander B55
Katalunia CE Europa55
8Balearrak CE Manacor54
Extremadura CP Cacereño54
10Balearrak CD Atlético Baleares53
Gaztela eta Leon Gimnástica Segoviana CF53
Euskal Herria Baskonia53
13Extremadura CD Don Benito52
Balearrak UD Poblense52
Galizia Arosa SC52
16Galizia Club Lemos51
Asturiasko Printzerria Caudal Deportivo51
18Andaluzia Coria CF51
Errioxako Autonomia Erkidegoa CD Mirandés50
Errioxako Autonomia Erkidegoa CD Calahorra50
Aragoi Atlético Monzón50
Extremadura UP Plasencia50
23Gaztela-Mantxa CD Guadalajara49
Asturiasko Printzerria Club Siero49
25Euskal Herria Getxo KE48
Euskal Herria Txantrea48
Andaluzia Balompédica Linense48
Katalunia CF Reus Deportiu48
Kantabria Gimnástica Torrelavega48
Galizia Deportivo Fabril (Depor B)48

Euskal taldeak

#TaldeaDenboraldiak
1Getxoko Arenas61
2CD Tudelano55
3Baskonia53
4Txantrea48
5Getxo KE48
6Oberena47
7Tolosa FK43
8Real Unión40
9Sestao (Sport 30 + River 10)40
10Cultural Durango39
11Erandio39
12Peña Sport36
13Amorebieta36
14Izarra36
15Burlades34
16Valle de Egüés33
17Gernika33
18Santurtzi33
19Lagun Onak32
20Zalla31
21Aurrera Ondarroa31
22Portugalete30
23Eibar28
24Iruña28
25Elgoibar28
26Beasain27
27Real Sociedad B27
28Donibane26
29Touring25
30Azkoien24

Multzo bakoitzaren historia

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «La Segunda B y Tercera tendrán ascensos pero no descensos» La Vanguardia 2020-05-06 (Noiz kontsultatua: 2020-09-12).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.