Espainiako errugbiko Lehenengo Nazional maila

Espainiako errugbiko Lehenengo Nazional maila (gaztelaniaz: Primera Nacional de Rugby) Espainiako errugbi ligako bigarren maila izan zen 1982tik 1998ra, eta hirugarren maila 1998tik 2013-14 denboraldian desagertu zen arte.

Espainiako errugbiko Lehenengo Nazional maila
Primera Nacional de Rugby
AntolatzaileaFederación Española de Rugby
Sorrera1982
Azkena2014
Eremua Espainia
Maila2.a 1982tik 1998ra
3.a 1998tik 2014ra
IgoeraOhorezko maila 1982tik 1998ra
Ohorezko B maila 1998tik 2014ra
JaitsieraEskualdeetako ligak (Euskal Maila)

Historia

1972tik 1982ra jokatu zen Espainiako Bigarren Mailako liga izan zen Lehenengo Nazionalaren aurrekaria. 1982-83 denboraldian multzo bakarreko Ohorezko maila eratu zen, eta "Lehenengo Nazional maila" izena eman zitzaion bigarrenari.[1] 1983-84 denboralditik aurrera, zortzi taldeko lau multzoz osaturik egon zen: Iparraldea (bertan zeuden euskal taldeak), Levante, Erdi-Hegoaldea eta Ipar-mendebaldea. Multzo bakoitzeko txapeldunek beste lehiaketa bat jokatzen zuten, Ohorezko mailara zein igoko ziren erabakitzeko[2]

1985-86 denboraldian, Espainiako Errugbi Federazioak lehenbiziko maila berrantolatu zuen, eta hamar taldeko bi multzo izatera pasatu zen: Iparralde-Levante eta Ipar-mendebalde-Hegoalde-Erdialde; euskal taldeek lehenbizikoan jokatzen zuten, Katalunia eta Valentziakoekin.[3] 1991-92 denboralditik aitzina, 12 taldeko multzo bakarrean jokatu zen,[4] 1994-95 denboraldian, berriz, lehengo antolaketa mooldera itzuli zen, 8 taldeko lau multzo,[5] eta hurrengo denboraldian 10 taldeko multzoak izatera pasatu zen.[6]

1998-99 denoraldian, "Primera Especial" maila sortu zuen federazioak, egungo Ohorezko B, 8 talderekin; ondorioz, Lehenengo Nazionala Espainiako 3. maila bilakatu zen. Azkenik, 2014-15 denboraldian Ohorezko B maila hiru multzo izatera pasatu zen, eta Lehenengo Nazionala desagertu.

Palmaresa

1982tik 1998ra

Denboraldia[7]TaldeakIrabazleaLigako euskal talde onena
1982-8324 (3x8)Madrilgo Erkidegoa C.D. ArquitecturaHernani R.E. (multzoko 1.a)
1983-8432 (4x8)Madrilgo Erkidegoa C.R. CisnerosGernika R.T. (multzoko 1.a)
1984-8532 (4x8)Euskal Herria Getxo R.T.Getxo R.T. (multzoko 1.a)
1985-8620 (2x10)Hernani R.E. (A multzoko 1.a)
1986-8720 (2x10)C.A. San Sebastián (A multzoko 2.a)
1987-8820 (2x10)Hernani R.E. (A multzoko 2.a)
1988-8920 (2x10)Getxo R.T. (A multzoko 1.a)
1989-9020 (2x10)Gernika R.T. (A multzoko 1.a)
1990-9120 (2x10)Gaztedi R.T. (A multzoko 4.a)
Atlético Bera Bera (B multzoko 2.a)
1991-9212Euskal Herria Atlético Bera BeraAtlético Bera Bera
1992-9312Valentziako Erkidegoa Tecnidex ValenciaOrdizia R.E. (6.a)
1993-9412Asturiasko Printzerria Oviedo R.C.Ordizia R.E. (6.a)
1994-9532 (4x8)Valentziako Erkidegoa Tecnidex ValenciaMungia R.T. (B multzoko 1.a)
1995-9632 (4x8)Andaluzia Universidad de SevillaAtlético Bera Bera (B multzoko 1.a)
1996-9739Gaztela eta Leon C.R. El SalvadorMungia R.T. (B multzoko 1.a)
1997-9840 (10x4)Asturiasko Printzerria Oviedo R.C.Ordizia R.E. (B multzoko 1.a)

1998tik 2014ra

Hego Euskal Herriko taldeak Lehenengo Nazionaleko Iparraldeko multzoan aritzen ziren.

Denboraldia[7]IrabazleaLigako euskal talde onena
1998-99Andaluzia Club de Amigos del RugbyKakarraldo R.T. (B multzoko 1.a)
1999-00Valentziako Erkidegoa Les Abelles R.C.Ordizia R.E. (B multzoko 1.a)
2000-01Katalunia R.C. L'HospitaletAtlético Bera Bera (B multzoko 1.a)
2001-02Andaluzia Club de Amigos del RugbyOrdizia R.E. (B multzoko 1.a)
2002-03Kantabria Independiente R.C.Ordizia R.E. (B multzoko 2.a)
2003-04Valentziako Erkidegoa Les Abelles R.C.Durango R.T. (B multzoko 1.a)
2004-05Euskal Herria Gernika R.T.Gernika R.T. (B multzoko 1.a)
BRT Menditarrak (C multzoko 2.a)
2005-06Murtziako Eskualdea UCAM MurciaGaztedi R.T. (B multzoko 1.a)
BRT Menditarrak (C multzoko 3.a)
2006-07Andaluzia Jaen R.C.Eibar R.T. (B multzoko 1.a)
2007-08Euskal Herria C.A. San SebastiánC.A. San Sebastián (B multzoko 1.a)
2008-09Euskal Herria Eibar R.T.Eibar R.T. (B multzoko 1.a)
2009-10Balearrak Ponent R.C.Uribealdea Rugby (B multzoko 1.a)
2010-11Katalunia R.C. L'HospitaletEibar R.T. (B multzoko 2.a)
2011-12Madrilgo Erkidegoa A.D. Ingenieros IndustrialesEibar R.T. (multzoko 1.a)
2012-13Valentziako Erkidegoa Tecnidex ValenciaZarautz R.T. (multzoko 1.a)
2013-14Asturiasko Printzerria Belenos R.C.Gaztedi R.T. (multzoko 5.a)

Erreferentziak

  1. 1982-83 denboraldia. Federación Española de Rugby, ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-8-6).
  2. 1983-84 denboraldia. Federación Española de Rugby, ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-8-7).
  3. 1985-86 denboraldia. Federación Española de Rugby, ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-8-4).
  4. 1991-92 denboraldia. Federación Española de Rugby, ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-8-6).
  5. 1994-95 denboraldia. Federación Española de Rugby, ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-8-6).
  6. 1995-96 denboraldia. Federación Española de Rugby, ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-8-6).
  7. Histórico nacional. Federación Española de Rugby, ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-8-7).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.