Espainiako errugbi liga
Espainiako Errugbiko Ohorezko Maila (gaztelaniaz: División de Honor de Rugby) Espainian gizonezkoek jokatzen duten errugbi txapelketa nagusia da. Espainiako Errugbi Federazioak antolatzen du, eta gaur egun 12 taldek parte hartzen dute.
Espainiako Errugbiko Ohorezko Maila División de Honor de Rugby | |
---|---|
Antolatzailea | Espainiako Errugbi Federazioa |
Sorrera | 1953 |
Eremua | Espainia |
Taldeak | 12 |
Maila | 1 |
Jaitsiera | Ohorezko B Maila |
Garaipen gehien | Valladolid RAC (12 Liga) |
Txapelduna | Valladolid RAC (2022-23) |
Webgunea | www.ferugby.es |
Historia
1952-53 denboraldian hasi zen jokatzen, baina bi edizioren ondoren bertan behera utzi zen, 1970ean berriz ekin zitzaion arte. 1977tik 1982ra lau multzo osatu ziren, eta lau txapeldunen artean jokatzen zen titulua. 1979an, ordea, azken fasea ez zen jokatu eta urte hartan lau txapeldun izan ziren. 1982-83 denboraldian, 8 taldeko multzo bakarrean jokatu zen; hurrengo urtean hamar taldekoa izatera pasatu zen, eta hamabikora 1988an. 2011-12 denboraldian ezarri ziren titulurako play-offak.
Lehiaketa sistema
12 talde aritzen dira ligan, iraletik martxora, bi itzuliko sisteman, denak denen aurka. Puntuak honela banatzen dira:
- garaipena: 4 puntu
- berdinketa: 2 puntu
- erasoko bonusa, 4 entsegu edo gehiago lortzen dituen taldeari: puntu bat
- defentsako bonusa, 7 puntu edo gutxiagoko aldeaz galtzen duen taldeari: puntu bat
Liga amaieran lehenbiziko sei postuetan sailkatzen diren taldeek titulurako play-offak jokatzen dituzte: lehenbiziko biek zuzen pasatzen dira finalaurrekoetara, eta beste lauek final-laurdenetako kanporaketa jokatu behar izaten dute. Bestalde, ligako azken taldea Ohorezko B mailara jaisten da, eta 11.ak promozioa jokatzen du Ohorezko B mailako talde baten aurka.
Podiuma
|
|
|
|
Palmaresa
- ¹ 2020ko martxoan COVID-19 pandemiaren erruz Liga bertan behera gelditu zen eta une horretan zegoen sailkapena ofizial bihurtu zen.
- ² COVID-19 pandemiak erabat baldintzatu zuen ligaren antolakuntza. Bi fase izan zituen eta azkenean aurreneko bien arteko final handia jokatu zen. Valladolid 15-19 nagusitu zen Alcobendasen etxean.
Garaipenak
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Valladolid R.A.C. | 12 | 1999, 2001, 2012, 2013, 2014, 2015, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2023 |
C.D. Arquitectura | 9 | 1974, 1975, 1977, 1981, 1982, 1986, 1988, 1990, 1995 |
C.D. El Salvador | 8 | 1991, 1998, 2003, 2004, 2007, 2008, 2010, 2016 |
U.E. Santboiana | 8 | 1984, 1987, 1989, 1996, 1997, 2005, 2006, 2022 |
CRC Pozuelo Madrid (Canoe N.C.) | 5 | 1971, 1972, 1973, 2000, 2009 |
Atlético San Sebastián | 3 | 1970, 1978, 1979* |
F.C. Barcelona | 2 | 1953, 1954 |
C.A.U. Madrid | 2 | 1979*, 1980 |
C.R. Cisneros | 2 | 1976, 1985 |
C.R. Ciencias Sevilla | 2 | 1992, 1994 |
R.C. Cornellá | 1 | 1979* |
Club de Amigos del Rugby | 1 | 1979* |
R.C. Valencia | 1 | 1983 |
Getxo R.T. | 1 | 1993 |
La Moraleja-Alcobendas | 1 | 2002 |
C.R. La Vila | 1 | 2011 |
Euskal Herriko taldeak
2022-23 denboraldia barne.
Emaitzak
Taldea | Txapeldun | Bigarren |
---|---|---|
Atlético San Sebastián | 3 | 2 |
Getxo R.T. | 1 | 3 |
Hernani C.R.E. | 0 | 4 |
Ordizia R.E. | 0 | 3 |
Parte hartzeak
2022-23 denboraldia barne.
Taldea | Parte hartzeak ohorezko mailan | Urteak |
---|---|---|
Getxo R.T. | 35 | 1978-79, 1980-81, 1981-82, 1982-83, 1983-84, 1984-85, 1985-86, 1986-87, 1987-88, 1989-90, 1990-91, 1991-92, 1992-93, 1993-94, 1994-95, 1995-96, 1996-97, 1997-98, 1998-99, 1999-00, 2000-01, 2001-02, 2003-04, 2004-05, 2005-06, 2006-07, 2007-08, 2008-09, 2011-12, 2012-13, 2013-14, 2014-15, 2015-16, 2016-17, 2017-18, 2020-21 |
Ordizia R.E. | 20 | 1979-80, 1981-82, 2005-06, 2006-07, 2007-08, 2008-09, 2009-10, 2010-11, 2011-12, 2012-13, 2013-14, 2014-15, 2015-16, 2016-17, 2017-18, 2018-19, 2019-20, 2020-21, 2021-22, 2022-23 |
Atlético San Sebastián | 17 | 1969-70, 1970-71, 1971-72, 1972-73, 1973-74, 1974-75, 1975-76, 1976-77, 1977-78, 1978-79, 1979-80, 1980-81, 1981-82, 1982-93, 1983-84, 1984-85, 1985-86 |
Gernika R.T. | 16 | 1981-82, 1990-91, 1991-92, 1992-93, 2009-10, 2010-11, 2011-12, 2012-13, 2013-14, 2014-15, 2015-16, 2016-17, 2017-18, 2018-19, 2021-22, 2022-23 |
Hernani C.R.E. | 15 | 1978-79, 1979-80, 1980-81, 1981-82, 1983-84, 1984-85, 1986-87, 2012-13, 2013-14, 2014-15, 2015-16, 2016-17, 2017-18, 2018-19, 2019-20 |
Bera Bera R.T. | 12 | 1992-93, 1993-94, 1994-95, 1996-97, 2003-04, 2004-05, 2005-06, 2006-07, 2007-08, 2008-09, 2009-10, 2010-11 |
- Euskal talde gehien batera aritu diren urteak:
- 1981-82 (5 talde): Atlético, Hernani, Getxo, Ordizia eta Gernika.
- 2012-18 (4 talde): Getxo, Ordizia, Hernani eta Gernika.
- Euskal talderik izan ez diren urteak:
- 1988-89
- 2002-03
2023-24 denboraldiko taldeak
Taldea | Jatorria | Zelaia |
---|---|---|
Alcobendas Rugby | Madrid | Campo de Rugby Las Terrazas |
Aparejadores Rugby | Burgos | San Amaro |
FC Barcelona | Barcelona | Vall d'Hebron-Teixonera |
Belenos RC | Avilés | Estadio Yago Lamela |
CR Ciencias | Sevilla | La Cartuja |
CR Cisneros | Madrid | Campo Central de la Ciudad Universitaria |
CR El Salvador | Valladolid | Campos de Pepe Rojo |
Les Abelles RC | Valentzia | Jorge Diego Pantera |
Ordizia RE | Ordizia | Altamira |
CRC Pozuelo Madrid | Pozuelo de Alarcón | Valle de las Cañas |
V.R.A.C. Quesos Entrepinares | Valladolid | Campos de Pepe Rojo |
UE Santboiana | Sant Boi de Llobregat | Estadi Baldiri Aleu |
Erreferentziak
- Ametsa egi bihurtu gabe itzuliko dira. Goierriko Hitza, 2022/06/05, goierri.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-8-5).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Espainiako Errugbi Federazioaren webgunea