Espainiako errugbi liga (B maila)
Espainiako Errugbiko Ohorezko B maila (gaztelaniaz: División de Honor B de Rugby) Espainian gizonezkoek jokatzen duten errugbi txapelketa nagusiaren bigarren maila da. Ohorezko maila bezala, Espainiako Errugbi Federazioak antolatzen du, eta gaur egun hiru multzotan banatutako 36 taldek parte hartzen dute.
Espainiako Errugbiko Ohorezko B maila División de Honor B de Rugby | |
---|---|
Antolatzailea | Federación Española de Rugby |
Sorrera | 1998 |
Eremua | Espainia |
Taldeak | 36 (3 multzotan) |
Maila | 2.a |
Igoera | Ohorezko maila |
Jaitsiera | Euskal Maila (eskualdeko ligak) |
Garaipen gehien | Alcobendas Rugby (5 Liga) |
Txapelduna | Gizonezkoak: Alcobendas Rugby (2022-23) Emakumezkoak: El Salvador (2021-22) |
Webgunea | www.ferugby.es |
Historia
1998-99 denboraldian abiatu zen, "Primera Especial" izenarekin, 8 taldeko multzo bakarrean.[1] Hurrengo urtean 10 talderen artean jokatu zen, eta "Ohorezko B" izena eman zitzaion.[2] 2004-05 denboraldian, 8 taldeko bi multzotan antolatu zen; Euskal Herrikoak A multzoan kokatu zituzten.[3] 2014-15 denboraldian Lehenengo Nazionalarekin batu, orduko 3. mailarekin, eta egungo hiru multzoko sistema ezarri zen.[4]
Lehiaketa sistema
12 taldetako hiru multzo ezarri dira, Iparraldekoa (bertan daude talde euskalduna), Levantekoa eta Hegoaldekoa. 18 jardunaldi ditu fase erregularran eta ondoren multzo bakoitzeko bi onenek igoera play-offak jokatzen dituzte.
Palmaresa
- ¹ 2020ko martxoan COVID-19 pandemiaren erruz Liga bertan behera gelditu zen eta une horretan zegoen sailkapena ofizial bihurtu zen.
Garaipenak
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Alcobendas Rugby | 5 | 2000, 2007, 2010, 2015, 2023 |
Getxo R.T. | 3 | 2003, 2011, 2020 |
R.C. Valencia | 2 | 2001, 2002 |
La Vila | 2 | 2017, 2021 |
CRC Pozuelo Madrid | 2 | 2002, 2022 |
Euskal taldeak 2023-24 denboraldian
A multzoan kokaturik daude.
Taldea | Herria | Zelaia | Entrenatzailea |
---|---|---|---|
Bera Bera Rugby Taldea | Donostia | Anoetako zelai ttipia | Gorka Bueno, Aritz Arzelus eta Igor Alberro |
Gaztedi Rugby Taldea | Gasteiz | Lakua | Roberto Bartolomé |
Gernika Rugby Taldea | Gernika | Urbieta | Eduardo Maidagan |
Getxo Rugby Taldea | Getxo | Fadura | Iñaki Perez "Ortzi" |
Hernani Rugby Elkartea | Hernani | Landare Toki | Patrick Polidori |
La Unica Rugby Taldea | Iruñea | UPNA | |
Universitario Bilbao Rugby | Bilbo | Fango | |
Uribealdea Rugby Kirol Elkartea | Mungia | Atxurizubi | Francisco González |
Zarautz Rugby Taldea | Zarautz | Asti | Xabier Amunarriz eta Fran Puertas |
Erreferentziak
- 1998-99 denboraldia. Federación Española de Rugby, ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-8-5).
- 1999-2000 denboraldia. Federación Española de Rugby, ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-8-5).
- 2004-05 denboraldia. Federación Española de Rugby, ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-8-5).
- 2014-15 denboraldia. Federación Española de Rugby, ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-8-5).