Kritika Sariak
Kritika Sariak 1956tik aurrera, urtero Espainiako Literatur Kritikarien Elkarteak Espainian aurreko urtean lau hizkuntza ofizialetan- gaztelaniaz, katalanez, galegoz eta euskaraz- argitaraturiko idazlan onenei- narratiba eta poesia kategoriatan- ematen dituzten literatura sariak dira.
Urtero apirilean ematen dituzten sari hauek ez dute diru-hornidurarik eta epaimahaiak 22 kide ditu.
Kritika Sariak ondoko hauek dira:
- Kritika Saria gaztelaniazko narratibari, 1956an sortutakoa.
- Kritika Saria gaztelaniazko poesiari, 1956na sortutakoa.
- Kritika Saria katalanezko narratibari, 1962an lehen aldiz emana, eta bigarrenez 1976an. Urterokoak izan ziren 1978tik aurrera.
- Kritika Saria katalanezko poesiari, 1962an lehen aldiz emana, eta bigarrenez 1976an. Urterokoak izan ziren 1978tik aurrera.
- Kritika Saria galizierazko narratibari, 1976an sortutakoa.
- Kritika Saria galizierazko poesiari, 1976an sortutakoa.
- Kritika Saria euskarazko narratibari, 1976an sortutakoa.
- Kritika Saria euskarazko poesiari, 1976an sortutakoa.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.