Espainiako Herrietako Alderdi Komunista

Espainiako Herrietako Alderdi Komunista (gaztelaniaz, Partido Comunista de los Pueblos de España [PCPE]) Espainiako alderdi politikoa da, marxista-leninista. Espainiako Alderdi Komunistatik bereizitako zenbait erakundek 1984ko urtarrilaren 13aren eta 15aren artean burututako biltzar batean sortu zuten. Alderdiaren agerkaria Unidad y Lucha (Astor Garciaren blokean Nuevo Rumbo da) da, era berean, Propuesta Comunista izeneko politika aldizkaria plazaratzen du. Horrez greziar komunistek bultzatutako Aldizkari Komunista argitaratzen du munduko beste bederatzi alderdi komunistekin batera, Greziako Alderdi Komunistarekin eta Venezuelako Alderdi Komunistarekin, besteak beste. Haren gazte-erakundea Espainiako Herrietako Gazte Komunistak (JCPE) dira. Baina, 2017tik, alderdia bitan banatuta dagoenez, Carmelo Suarez-en sektorea bere gaztedia sortu zuen, PCPE-ren Gaztedia

Espainiako Herrietako Alderdi Komunista
Datuak
Izen ofiziala
Partido Comunista de los Pueblos de España
Izen laburraPCPE
MotaEspainiako alderdi politikoa eta alderdi komunista
HerrialdeaEspainia
Ideologiakomunismoa, marxismo-leninismoa eta Internazionalismo proletarioa
Jarduera
KidetzaEzker Batua, Alderdi Komunisten eta Langileen Nazioarteko Topaketa eta Europako Alderdi Komunisten eta Langileen Ekimena
Agintea
Idazkari orokorraJulio Diaz (en) Itzuli
Egoitza nagusi
GazteriaEspainiako Herrietako Gazte Komunistak
Historia
Sorrera1984ko abenduaren 15a
SorlekuaMadril
webgune ofiziala
Facebook: pcpe.comunista Twitter: pcpe_comunista Edit the value on Wikidata

PCPEk "Sozialismoaren aldeko Langile eta Herri Fronte" (FOPS) baten eraikuntzan oinarritutako aliantza politika du. Honako proposamenak Alderdiaren IX. Biltzarretik "Ezkerreko Fronte" izenekoa ordezkatzen du. Hala, kapitalismoaren krisiak duen irtenbide bakarra errepublika sozialistaren ezarpena dela azpimarratzen du, nahi luketen nazio eta herrientzako autodeterminazio prozesuekin.

2000. urtetik PCPEk hazkunde jarraitua izan du. 2010eko abenduan IX. Biltzarra egin zuten Madrilen, bertan, oinarri-erakunde guztietako ehun ordezkari baino gehiago eta hogei ordezkari atzerritar inguru izan ziren. Hala ere, oraindik, erakunde politiko txikia da.

Instituzio-ordezkaritzari dagokionez, PCPEk zinegotzi bi dauzka Degaña (Asturias). Halaber, zenbait udaletan ordezkaritza lortu duten beste fronte batzuetan parte hartzen du; Aguilar de la Fronteran (Kordoba)[1], Aguilarreko Herri Batasunean (UPOA); Castejónen (Nafarroa), Kastejondarren Herri Batza Sozialistan (KHBS)[2] eta Torrelavegan (Kantabria), Torrelavegaren Aldeko Batzar Herritarrean (ACPT)[3]. 2011ko Espainiako hauteskunde orokorretara aurkeztu zen[4], 26.436 boto lortuz.

Historia

Sorrera

1982ko Espainiako hauteskunde orokorretan izandako porrotak Espainiako Alderdi Komunistan eragindako krisia eta gero, PCEko sobietarren aldeko sekzioak, Ignacio Gallego buru, Komunisten Batasun Biltzarra egitea sustatu zuen. Ignacio Gallego 1983aren amaieran PCEtik kanporatu zuten eta Alderdi Komunista (PC) berriaren idazkari nagusi hautatu zuten. PC 1984ko urtarrilaren 13 eta 15aren artean Madrilen izandako Biltzarrean sortua izan zen. Bertan, PCEtik bereizitako sobietarren aldeko sekzioak, Kataluniako Komunisten Alderdiak (PCC), Espainiako Alderdi Komunista Bateratuak, PCEren Berreskurapenerako Mugimenduak, PCEren Berregiterako eta Bateratzerako Mugimenduak eta Zelula Komunistek parte hartu zuten. Alderdi Komunista berria 10.000 kiderekin hasi zen, eta Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistak eta Varsoviako Ituneko herrialdeetako alderdi komunistek aintzatetsi zuten. Biltzarrak hautatu zituen batzorde zentraleko 101 kideren artean Antonio Gades flamenko-dantzaria; Fidel Alonso eta Francisco García Salve sindikalistak; Juan Ramos Camarero, Celestino Sánchez eta Pere Ardiaca Kataluniako Parlamentuko diputatuak; Fernando Sagaseta Kanarietako diputatu ohia; Juana Doña, PCEko militante nabarmena izandakoa eta gero, ORTekoa; eta Alfredo Clemente, Alfredo Conte eta Manuel Guerra Lobo Langile Komisioetako batzorde konfederaleko buruak zeuden.

Honako prozesua 1981ean Kataluniako Alderdi Sozialista Batuan (PSUC), Katalunian PCEri zegokiona, gertatu zenaren gerokoa izan zen. Hala, Pere Ardiacak zuzentzen zuen sobietarren aldeko sekzioa PCEtik bota zuten eta Kataluniako Komunisten Alderdia (PCC) sortu zuten. PCC 1984 eta 1986 artean, PCri Katalunian zegokiona izan zen; azkenean, desadostasun politiko eta taktikoak zirela-eta, banandu ziren. 1986ko urtarrilean, PCErekin borroka judiziala izan ondoren, PC Espainiako Herrietako Alderdi Komunista (PCPE) izendapenera aldatzera derrigortu zuten.

Ezker Batuaren sorrera eta deslotura

Alderdiak 1986ko apirilean Ezker Batuaren (IU) sorreran esku hartu zuen, urte horretako hauteskunde orokorretako hautagai-zerrenden parte izanez, Madrilen izan ezik. Izan ere, José Antonio Moral Santínek, eskualde idazkariak, PCPEko Batzorde Zentraletik deslotu zuen bere burua, Santiago Carrillok zuzentzen zuen Komunisten Batasunerako Mahaia baztertzearren. 1986ko hauteskunde orokorretan Ignacio Gallego, orduan PCPEko idazkari nagusia zena, Malagako diputatu hautatu zuten IU-ko zerrenda burutzat.

Aliantza 1987ko udal, autnomia eta Europako hauteskundeetan berretsi zen. 1988ko amaieran PCEn berriz sartzearen aldeko barne-sekzioa sendotzen hasi zen. Hala, urte bereko irailean Madrilgo Eskualde Batzordeko 25 kidetatik 15 kanporatu zituzten eta azaroan Ignacio Gallego kargutik kendu zuten, Espainiako Alderdi Komunistara itzultzeko prozesu baten alde azalduta. 1989ko urtarrilean ezohiko biltzar bat gauzatu zuten, Gallego PCEn berriz sartuz, 8.000 militanterekin, Batzorde Zentraleko 48 kiderekin eta Alderdiaren kargu publiko gehienekin batera. Hala eta guztiz ere, PCPEn Juan Carlos Camarero idazkari nagusi berria buru zen sekzioa geratu zen eta IU utzi zuen.

Garai hark krisi giroa ekarri zuen, Ekialdeko Europako herrialde sozialistak eta SESB-k desegin baitziren. Halandaze, PCPEri atzerritik ematen zitzaion politika eta finantza babesa etengabe galdu zuen. Horrez gain, garai hark erakunde marxista-leninista proletariotzaren klase borrokarako lanabes erabilgarri gisa mantentzeko lehentasuna finkatu zuen, Alderdiak ekimen eta ofentsiba politikoa eduki ez arren. Gainera, PCPEren barruan hainbat saio likidazionista izan ziren, erakundea larriki ahulduz.

1994an haustura berria jazo zen, PCCren babesa galtzean, PCPEren ordezkaria Katalunian eta Alderdiaren beraren erakunde sortzailea. Hausturatik aurrera, PCCren kide ugarik PCPEri leial jarraitu zioten; Quim Boix sindikalista, kasu; eta Kataluniako Herriko Alderdi Komunista (PCPC) sortu zuten. Gaur egun, PCPCk aktibo dirau, Bartzelonan, Santa Coloma de Gramaneten, Lleidan eta Ebroko Lurren eskualdean (Tarragona) presentzia azpimarragarria izanda.

Sendotzea

PCPE eta PCOEren arteko Bateratze Biltzarraren horma-irudia, 2000. urtean Madrilen egina.

Hala ere, PCPEk jazoera haiek gainditzea lortu zuen, batez ere 2002ko VII. Ezohiko Biltzarretik. Biltzarrean zuzendaritza berria hautatu zuten, Carmelo Suárez idazkari nagusi berri izendatu zuten, Kanarietan jardunbide politiko eta sindikal nabarmenekoa. Ordurako Madrilen 2000. urtean PCPE eta Espainiako Langile Alderdi Komunistaren (PCOE), 1973an Enrique Lísterrek sortutako alderdiaren, arteko Bateratze Biltzarra gauzatu zuten. Alabaina, PCOEko kide talde txiki batek batasunari uko egin zion.

2007ko maiatzaren 27ko udal hauteskundeetan 16 zinegotzi lortu zituen Andaluzian, Andaluziako Herri Batasuna (UPAN) siglenpean. 2008ko martxoaren hauteskunde orokorretan PCPEk 20.030 boto (%0,08) eskuratu zituen, aurreko hauteskunde orokorretan lortutako emaitzak (12.979 boto) hobetuz eta Arabako, Asturiasko, Bartzelonako, Bizkaiko, Cadizko, Kantabriako, Las Palmasko eta Tarragonako barrutietan emaitzarik hoberenak jasoz. 2010ko abenduan IX. Biltzarra egin eta hurrengo lau urtetarako ildo politikoa finkatu zuten.

Lurralde egitura

Gaur egun, PCPE Espainiako lurralde gehienetan dago, Ceuta eta Melilla autonomia hirietan izan ezik. Hainbat lurraldetan haren izena ezberdin edo lurralde bakoitzeko berezko hizkuntzan ageri da.

Idazkari nagusiak

Agintaldia
Idazkari nagusia
1984 - 1988 Ignacio Gallego
1988 -2002 Juan Ramos Camarero
2002tik aurrera Carmelo Suárez

Hauteskunde emaitzak

Hauteskundeak eta data
Botoak
Ehunekoa
Ordezkariak
Europako Parlamentua, 1989ko ekainean 79.970 %0,5 -
Diputatuen Kongresua, 1989ko urrian 62.664 %0,31 -
Udalak, 1991eko maiatzean 6.488 %0,03 17 zinegotzi
Diputatuen Kongresua, 1993ko ekainean 10.233 %0,04 -
Europako Parlamentua, 1994ko ekainean 29.692 %0,16 -
Udalak, 1995ko maiatzean 4.633 %0,02 7 zinegotzi
Diputatuen Kongresua, 1996ko martxoan 14.513 %0,06 -
Europako Parlamentua, 1999ko ekainean 26.189 %0,12 -
Diputatuen Kongresua, 2000ko martxoan 12.898 %0,06 -
Diputatuen Kongresua, 2004ko martxoan 12.979 %0,05 -
Europako Parlamentua, 2004ko ekainean 4.281 %0,03 -
Udalak, 2007ko maiatzean 21.634 - 16 zinegotzi
Diputatuen Kongresua, 2008ko martxoan 20.030 %0,08 -
Europako Parlamentua, 2009ko ekainean 15.221 %0,1 -
Udalak, 2011ko maiatzean - - 7 zinegotzi
Diputatuen Kongresua, 2011ko azaroan* 26.436 %0,1 -
Europako Parlamentua, 2014ko maiatzean 29.324 %0,18 -

* Hauteskunde lege berriagatik 28 probintziatan, soilik, aurkeztu ahal izan zuen hautagai-zerrenda, Bartzelonako hautagaitza ez zuten onartu.

Pertsona ospetsuak

  • Antonio Gades, flamenko-dantzaria eta PCPEko Batzorde Zentraleko kidea izan zen hil zen arte.
  • Juana Doña, buruzagi komunista, miliziano, gerrilari eta idazlea izan zen.
  • Quim Boix, sindikalista, PCPEko Batzorde Zentraleko eta Munduko Federazio Sindikalaren zuzendaritzako kidea da.
  • Josefa Flores González, Marisol goitizenaz ezaguna, abeslari eta aktoresa malagarra PCPEko kidea izan zen hainbat urtez.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.