Espainiako Herriaren Defendatzailea

Espainiako Herriaren Defendatzailea garrantzi konstituzionala duen organoa da, ombudsmanaren figura suediarretik eratorria («mandataria» edo «ordezkaria»), eta 1978ko Konstituzioaren I. tituluak herritarrei ematen dizkien eskubideak errespetatzeaz arduratzen da (nahiz eta praktikan eskubide konstituzional guztietara zabaltzen den), eta, horretarako, Administrazioaren jarduera gainbegiratu dezake.

Espainiako Herriaren Defendatzailea
Datuak
Motakargu publikoa eta erakundea
HerrialdeaEspainia
Agintea
LehendakariaÁngel Gabilondo, Francisco Fernández Marugán, Soledad Becerril (en) Itzuli, María Luisa Cava de Llano y Carrió (en) Itzuli, Enrique Múgica, Fernando Álvarez de Miranda y Torres (en) Itzuli, Margarita Retuerto Buades (en) Itzuli, Álvaro Gil-Robles (en) Itzuli eta Joaquín Ruiz-Giménez
Egoitza nagusi
Karguaren titularraÁngel Gabilondo
Historia
Sorrera1988
webgune ofiziala

1978ko Konstituzioak 54. artikuluan honela dio: «Lege organiko batek arautuko du Herriaren Defendatzailea Gorte Nagusien goi-mandatari gisa; Gorte Nagusiek izendatuko dute titulu honetan jasotako eskubideak defendatzeko, eta, horretarako, administrazioaren jarduera gainbegiratu ahal izango du, Gorte Nagusiei berri emanez». Herriaren Defendatzaileari buruzko apirilaren 6ko 3/1981 Lege Organikoak araututa, 1. artikuluak honela definitzen du: «Gorte Nagusiek Konstituzioaren I. Tituluan jasotako eskubideak defendatzeko izendatutako goi-mandataria, Administrazioaren jarduera gainbegiratu ahal izango duena, Gorte Nagusiei horren berri emanez. Konstituzioak eta lege honek ematen dizkioten eginkizunak beteko ditu».

2021eko azaroaren 18an, eta Francisco Fernández Marugán-en ordez, Gorte Nagusiek Ángel Gabilondo Pujol izendatu zuten titular berri.[1]

Herriaren Defendatzaileen zerrenda

     Kolore honek defendatzaile bezala jardun zuten bitartekari/ondokoak ikustarazten ditu

Zbkia. Irudia Izena Kargua hartu Kargua utzi
1.
Joaquín Ruiz-Giménez (1913–2009) 1982ko abenduaren 30a 1987ko abenduaren 30a
- Álvaro Gil-Robles (1944-) 1987ko abenduaren 30a 1988ko martxoaren 16a
2. Álvaro Gil-Robles (1944-) 1988ko martxoaren 16a 1993ko martxoaren 16a
- Margarita Retuerto Buades (1944–2005) 1993ko martxoaren 16a 1994ko abenduaren 1a
3. Fernando Álvarez de Miranda
(1924–2016)
1994ko abenduaren 1a 1999ko abenduaren 1a
- Antonio Rovira Viñas (1952-) 1999ko abenduaren 1a 2000ko ekainaren 15a
4.
Enrique Múgica Herzog (1924–2020) 2000ko ekainaren 15a 2010eko ekainaren 30a
- María Luisa Cava de Llano (1948-) 2010eko ekainaren 30a 2012ko uztailaren 21a
5. Soledad Becerril (1948-) 2012ko uztailaren 21a 2017ko uztailaren 21a
- Francisco Fernández Marugán (1946-) 2017ko uztailaren 21a 2021eko azaroaren 18a
6.
Ángel Gabilondo (1949–) 2021eko azaroaren 18a Karguan

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.