Espainiako Defentsa Ministerioa
Espainiako Defentsa Ministerioa (gaztelaniaz: Ministerio de Defensa) Gobernuko Presidentearen azpitik Espainiako defentsaz arduratzen den arduradun bakar eta gorena da. Hainbat armadez osatuta dagoenez, Defentsa Ministerioaren menpeko dauden Indar Armatuetan antolatzen dira. Egungo ministroa Margarita Robles sozialista da.
Espainiako Defentsa Ministerioa | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Mota | defentsa ministerioa eta Espainiako ministerioa |
Herrialdea | Espainia |
Eskumendekoak | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1977ko uztailaren 4a |
Ordezkatzen du | Ministry of the Army (en) ![]() ![]() ![]() |
webgune ofiziala![]() ![]() |
Funtzioak
1978ko Konstituzioaren arabera, Espainiako Erregea da armada guztien Komandante Nagusia eta bera da gerra aldarrikatu edo bakea egin dezakeena, hori bai, aurretik Diputatuen Kongresuaren baimenarekin. Ministerioaren ardurak hauek dira:
- Defentsa politikak
- Itun militar handiak.
- Gerraren gidatzea.
- Aurrekontuen diru kopuruak esleitzea.
Antolaketa
Defentsa Ministerioaren antolaketa organikoa 1126/2008 Errege Dekretuan garatzen da:
- Defentsa Ministroa
- Kabinetea
- Kabinete Teknikoa
- Kontsulta eta Aholkularitza Organoak
- Estatu Nagusiko Agintarien Junta
- Lehor Armada, Itsas Armada eta Aireko Armadako Kontseilu Gorenak
- Indar Armatuetako Gorputz Amankomunen Junta Gorenak
- Ministerioaren Zuzenkaritza Kontseilua
- Defentsaren Estatu Nagusia (EMAD)
- Defentsako Estatu Idazkaria (SEDEF)
- Armamentu eta Material Zuzendaritza Nagusia (DGAM)
- Arlo Ekonomikoetako Zuzendaritza Nagusia (DIGENECO)
- Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia (DIGENIN)
- Teknika Aeroespazialaren Institutu Nazionala (INTA)
- Defentsa Idazkaritzaordea
- Defentsa Politikako Idazkaritza Nagusia
- Defentsa Komuninazio Zuzendaritza Nagusia
- Lehor Armada
- Itsas Armada
- Aireko Armada
- Guardia Zibila
Kanpo estekak
- Espainiako Defentsa Ministerioa (Gaztelaniaz)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.