Espainiako Bankuaren eraikina (Iruñea)

Banco de España eraikina Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen eraikin bat da. Hiri honetako Espainiako Bankuaren egoitza da.

Artikulu hau Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen eraikinari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Espainiako Bankuaren eraikina».
Espainiako Bankuaren eraikina
Banco de España eraikinaren aurrealdearen irudia Sarasate pasealekutik ikusita.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°48′56″N 1°38′36″W
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1927ko abuztuaren 13a
JabeaPatrimonio Nacional
ErabileraAdministrazio publikoa
ErabiltzaileaMinistry of Labor, Migration and Social Security (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaJose Iarnotz
José de Astiz (en) Itzuli
Ondarea
Kontaktua
HelbideaPaseo de Sarasate número 1

    Kokalekua

    Iruñeko Lehen Zabalgunean dago, Sarasate pasealekuaren 1. zbk eta San Ignazio etorbidearen arteko izkinan, Nafarroako jauregia eta Foruen monumentuaren alboan. Izenak ongi adierazten duen gisa, Banco de Españaren egoitza da.

    Historia

    1925-1927 artean eraiki zen eta Jose Astiz eta Jose Yarnoz Larrosaren lana da.

    Eraikina

    Erakunde ofizialen bultzadaz burututako eraikina zenez estilo klasikoa (1920eko hamarkadan teoria novecentistak nagusi zirenez erakundeek heuren eraikin eta egoitzetan hura erabili ohi zuten) eta proportzio orekatuak ditu, Nafarroako jauregiaren neoklasiko estiloaren isladaz. Zati noblea pasealekura begira dagoen frontiseko lau zutabe eta pilastrez nabarmentzen da. Diputazioaren jauregiaren doriar ordena erabili beharrean multzo honek joniar ordena erabiltzen duenez, jauregia baina itxura arinagoa du. Arbelezko mansardak frantziar burgesiaren arkitekturarekin lotzen du.


    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.