Espainiako Bankua

Espainiako Bankua (gaztelaniaz Banco de España) Espainiako banku zentrala da. Berezko nortasun juridikoa eta erabateko ahalmen publiko eta pribatua duen eskubide publikoko erakundea da. Bere jardueraren garapenean eta bere helburuak betetzeko asmoz Estatuaren Administraritza Orokorrerarekiko autonomiaz jokatu ohi du. Espainiako Bankua delakoa Europar Banku Zentralen Sistemaren zati da eta hortaz Europar Batasunaren Akordioa eta Europar Banku Zentralen Sistemaren xedapenen mende dago. Gaur egun Espainiako Bankuaren funtzio asko Europako Banku Zentralaren menpe daude, Espainia eurogunera sartu zenetik.

Espainiako Bankua
Datuak
MotaBanku zentrala eta erakundea
Jarduera sektoreafinancial service activities, except insurance and pension funding (en) Itzuli
HerrialdeaEspainia
Jarduera
KidetzaNetwork for Greening the Financial System (en) Itzuli
Honen parteEuropean System of Central Banks (en) Itzuli
Agintea
LehendakariaPablo Hernández de Cos (en) Itzuli
Egoitza nagusi
JabeaEspainia
Zeren jabe
Bank of Spain building in Almería (en) Itzuli, Bank of Spain building in Salamanca (en) Itzuli, Bank of Spain building in Zaragoza (en) Itzuli eta Espainiako Bankua
Historia
Sorrera1856
1782
1829ko uztailaren 9a
Sortzailea
Ordezkatzen duBank of San Fernando (en) Itzuli
webgune ofiziala
Twitter: BancoDeEspana LinkedIn: banco-de-espana Flickr: bde_fotos Edit the value on Wikidata

1852-53an, San Fernandoko Espainiar Bankuak Isabel II.aren Bankua bereganatu zuen. 1856an, berriz, banku berria Espainiako Banku bihurtu zen,[1] Espainiako ekonomia liberalaren garrantzi handiko urtean.

2014ko azaroaren 3an, hiru lagun zauritu ziren. Espainiako Bankuan izandako deflagrazio batean. Horietako bik erredura larriak izan zituzten, eraikineko teilatuan lanean ari ziren hiru langile ziren zaurituak. Ez zekiten zergatik gertatu zen istripua[2].

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Erreferentziak

  1. López-Morell, Miguel A. (2015), 127, 165. or.
  2. «Hiru lagun zauritu dira Espainiako Bankuan izandako deflagrazio batean», EiTB, 2014-11-03

Bibliografia

  • López-Morell, Miguel A.. (2015). Rothschild. Una historia de poder e influencia en España. Madrid: Marcial Pons, Ediciones de Historia, S.A. ISBN 978-84-15963--59-2..
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.