Espainiako Aizkolari Txapelketa
Espainiako Aizkolari Txapelketa 1950eko eta 1970eko hamarkaden artean jokatu zen aizkolari txapelketa nagusia izan zen.
Espainiako Aizkolari Txapelketa | |
---|---|
Kirola | aizkora proba |
Sorrera | 1950 |
Azkena | 1977 |
Eremua | Espainia |
Tokia | aldakorra |
Lana | aldakorra |
Garaipen gehien | Patxi Astibia (3) |
Txapelduna | Mikel Mindegia (1977) |
Historia
Espainiako Aizkolari Txapelketa izan zen historiako lehenbiziko aizkora txapelketa nagusia, jarraitasun handirik izan ez zuen arren. Lehenbiziko ekitaldia Donostian jokatu zen, 1950eko martxoaren 5ean, Gipuzkoako Atletismo Federazioak antolaturik. Txofreko zezen plaza lepo bete zen Martin Garziarena, Juan Baleztena, Antonio Soraluze Korta eta Jose Ignazio Orbegozo Arria II.a-ren arteko norgehiagoka ikusteko. Martin Garziarena gorritiarra nagusitu zen, hamar 60 ontzakoak 39 minutu eta 44 segundutan ebakirik. Bigarrena ere nafarra izan zen, Juan Baleztena. Bertso hau bota zuen Basarrik txapelketaren ondoan:[1][2]
Joan dan igandez napar anaiak
Donostiratu ziñaten,
bai saiature Gipuzkoako
sari danak eramaten.
Ikusten det nik Leitzalde ortan
zein pozez bizi zeraten,
era ontako semerik eztu
edozein errik ematen.
Hamabost urte geroago jokatu zen bigarren Espainiako txapelketa, hura ere Donostiako zezen plazan. Zazpi aizkolarik hamabina 60 ontzako moztu behar izan zituzten, eta Polipaso izan zen azkarrena, 45 minutu eta 12 segunduko denborarekin.[3] Ondoren beste sei txapelketa etorri ziren, azkena 1977an.[4] Patxi Astibia izan zen garai hartako aizkolaririk onena.
Palmaresa
urtea | Eguna | Lekua | Lana | Txapelduna | Bigarrena |
---|---|---|---|---|---|
1950[1] | Martxoaren 5a | Donostia | 10 60 ontzako | Martin Garziarena (39´44´´) | Juan Baleztena (42´56´´) |
1965 | Urtarrilaren 17a | Donostia | 12 60 ontzako | Migel Irazusta Polipaso (45´12´´) | Miguel Berakoetxea (45´15´´) |
1966 | Martxoaren 6a | Donostia | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Miguel Berakoetxea (44´29´´) | Patxi Astibia (49´25´´) |
1967[5] | Uztailaren 9a | Iruñea | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 2 72 ontzako, 2 80 ontzako | Ramon Latasa (63´30´´) | Patxi Astibia (66´27´´) |
1968[6] | Apirilaren 21a | Donostia | 4 36 ontzako, 4 45 ontzako 2 kanaerdiko, 2 60 ontzako 2 72 ontzako, 2 80 ontzako | Patxi Astibia (43´55´´) | Miguel Berakoetxea (45´34´´) |
1969 | Uztailaren 7a | Iruñea | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 2 72 ontzako, 2 80 ontzako | Patxi Astibia (55´46´´) | Ramon Latasa (56´35´´) |
1971[7] | Apirilaren 25a | Leitza | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 2 72 ontzako, 2 80 ontzako | Patxi Astibia (48´06´´) | Mikel Mindegia (51´24´´) |
1977 | Uztailaren 10a | Iruñea | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Mikel Mindegia (46´41´´) | Patxi Astibia (51´09´´) |
Garaipenak
Aizkolaria | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Patxi Astibia | 3 | 1968, 1969, 1971 |
Martin Garziarena | 1 | 1950 |
Migel Irazusta Polipaso | 1 | 1965 |
Miguel Berakoetxea | 1 | 1966 |
Ramon Latasa | 1 | 1967 |
Mikel Mindegia | 1 | 1977 |
Erreferentziak
- Garmendia, Txomin. Aizkolari txapelketa. El Diario Vasco, 2006ko urriak 21, diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2021-11-29).
- Eizmendi, Iñaki Basarri. Laugarren txinpartak. Auspoa liburutegia, euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-29).
- Anasagasti Arana, Antton, Aguirre Franco, Rafael. Aizkolaris. Auñamendi Entziklopedia, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-29).
- Antton Espelosin (2009): Aizkora apostuak eta txapelketak.
- Se disputó el IV Campeonato Nacional de "Aizkolaris" en Pamplona. La Vanguardia Española, 1967/07/11, hemeroteca.lavanguardia.es (Noiz kontsultatua: 2021-11-29).
- Anzanarri. Aizkolariak. Principe de Viana, 1968/5/4, euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-29).
- Pachi Astibia renovó el título de campeón de España de "Aizkolaris". La Vanguardia Española, 1971/04/28, hemeroteca.lavanguardia.es (Noiz kontsultatua: 2021-11-29).