Espagetizazio
Astrofisikan, espagetizazioa oso grabitazio-eremu indartsu baten eraginpean dauden objektuek izaten duten tenkaketa bertikala eta konpresio horizontalari deritzo. Fenomeno hau izugarrizko marea-indarren eraginez gertatzen da. Muturreko kasuan, zulo beltzen inguruan, tenkaketa hain da indartsua, ezen inolako objekturik ezin duen jasan, objektuaren erresistentzia edozein dela ere.
![](../I/Field_tidal.svg.png.webp)
Grabitazio-eremu baten eraginpean dagoen objektu esferiko batek jasaten dituen marea-indarrak.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.