Esnotz
Esnotz[1][lower-alpha 1] (erroibarreraz: Esnots)[lower-alpha 2] Erroibar ibarreko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioak eskualdean.
Esnotz | |
---|---|
![]() | |
![]() Herriko aireko ikuspegia, 2020. urtean | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Eskualdea | Pirinioak |
Udalerria | Erroibar |
Administrazioa | |
Mota | kontzeju |
Izen ofiziala | Esnotz |
Burua (2019-2023) | Jose Maria Erro Bidaurreta (kontzejuburua) |
Posta kodea | 31697 |
Herritarra | esnoztar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°56′05″N 1°25′09″W |
Azalera | 6,01 km² |
Garaiera | 836 metro |
Distantzia | 32,7 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 34 (2020: ![]() |
2020 urtean 34 biztanle zituen.
Bertako biztanleak esnoztarrak dira.
Izena
Esnotz edo Esnots toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Esnotx (1245)
- Esnox (1245)
- Esnots (1245)
- Esnoch (1270)
- Esnos (1274)
- Esnotts (1343)
- Esnoz (1587)
- Eznoz (1607)
- Esnotz (1976)
Geografia
Esnotz Erroiberran dago.
Ingurune naturala eta klima
Erroiberraren azalera handia dela eta bi klima ezberdin daude, iparraldeko klima azpiatlantiarra, pagadi ugari eta urte osoko prezipitazioekin, eta hegoaldeko klima azpimediterraneoa, basa pinuekin eta uda garaiko bi hilabete idorrekin. Urteko batez besteko prezipitazioak 1 200 mm dira hegoaldean, eta 2 000 mm ibarraren iparraldean. Batez besteko tenperatura 7 eta 10 gradu bitartekoa da.
Urteroko egun euritsuak 120 izaten dira ibarraren hegoaldean eta 140-150 egun iparraldean. Gunerik menditsuenetan egun euritsuak 150 baino gehiago izan daitezke.
Estazio meteorologikoak
Erroiberran dagoen Aurizperri kontzejuan, itsasoaren mailatik 871 metrora, Nafarroako Gobernuak 1972an jarritako estazio meteorologikoa dago. [3] Gainera, 1975an, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Erro kontzejuan, itsasoaren mailatik 672 metrora.[4] Erroko estazioa da Esnotzerako balio egokienak ematen dituena, hurbilen dagoena baita.
![]() ![]() | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18.0 | 21.0 | 23.0 | 26.0 | 32.0 | 37.0 | 39.0 | 40.0 | 36.0 | 28.0 | 22.0 | 20.0 | 40.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 6.8 | 7.9 | 11.0 | 12.8 | 17.4 | 21.5 | 24.2 | 24.7 | 21.1 | 16.4 | 10.6 | 7.6 | 15.2 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 2.8 | 3.4 | 6.0 | 7.7 | 11.7 | 15.6 | 18.0 | 18.1 | 14.7 | 11.0 | 6.5 | 3.6 | 9.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -1.3 | -1.1 | 1.1 | 2.6 | 6.1 | 9.6 | 11.8 | 11.6 | 8.2 | 5.6 | 2.3 | -0.5 | 4.7 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -9.2 | -8.1 | -5.0 | -2.5 | 0.0 | 3.1 | 5.7 | 4.8 | 1.8 | -1.4 | -5.0 | -8.3 | -2.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 134.1 | 121.5 | 116.4 | 142.7 | 102.5 | 63.9 | 53.6 | 52.8 | 81.4 | 123.0 | 156.3 | 153.4 | 1301.6 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 71.5 | 63.5 | 67.4 | 59.9 | 60.0 | 60.0 | 61.3 | 100.0 | 110.0 | 86.8 | 83.5 | 88.0 | 110.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 13.5 | 11.9 | 12.4 | 15.1 | 14.6 | 9.8 | 7.0 | 7.6 | 9.3 | 13.1 | 14.2 | 14.4 | 142.8 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 3.0 | 4.0 | 3.0 | 2.1 | 0.3 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 1.4 | 2.1 | 15.9 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Hirigintza
Etxeak
Herriak 28 etxe ditu:[6]
- Zoila
- Montoni
- Lukas
- la Cabaña
- Botikario
- Migelito
- Iribarren
- Manuel Antonio
- Ines
- Karpintero
- Printzia
- Goitikotxe
- Gilontro
- Maritx
- Maestro
- Abadia
- Paskal
- Andia
- Etxandia
- Turismo
- Eskola
- Migel
- Irigoien
- Goitikoetxea
Historia
Jaurerriaren hiribildu zaharra, 1280an urtean 134 soldata gehi 42 garagar eta olozko petxu zor zituena. Orreagako Santa Mariak, truke bidez (1358), tokian bertan "jauregi" bat erosi zuen.
1835-1845eko erreformetara arte gobernatu zuten Erroibareko alkateak, Erroko bizkondeek izendatzen zutena jurisdikzio zibilari zegokionez, eta, ekonomiari zegokionez, haraneko diputatuek eta herriko erregidoreek. Azken hauek herriko etxeen artean txandakatuz izendatzen ziren. 1847an eskola zuen eta bere maisuak 960 erreal jasotzen zituen; Auritzetik posta jasotzen zuen astean bitan eta bide guztiak egoera txarrean zeuden.
Demografia
2020 urteko erroldaren arabera 34 biztanle zituen Esnotzek.[7]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
34 | 34 | 33 | 35 | 38 | 36 | 37 | 39 | 38 | 35 | 34 | 33 | 32 | 33 | 34 | 35 | 33 | 33 | 33 | 34 | 34 |
Politika
Esnotzeko kontzejua kontzejuburuak osatzen dute. Egungo kontzejuburua Jose Maria Erro Bidaurreta da.
Kontzejua
Esnotzeko kontzejua kontzejuburuak osatzen dute, demokratikoki hautatua. Kontzejuburua Jose Maria Erro Bidaurreta da.
Kontzejuburuak
2011tik, Esnotzek 2 kontzejuburu izan ditu:
Kontzejuburu | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera |
Francisco Javier Etxamendi Zalba | 2011 | 2015 |
Jose Maria Erro Bidaurreta | 2015 | 2019 |
Jose Maria Erro Bidaurreta | 2019 | jardunean |
Kultura
Euskara
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Erroibarko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinio ibarretik Esteribar eta Artzibar ibarrekin hitz egiten zena.[8]
Koldo Zuazok, 2010ean, Erroiberrak nafarrera euskalkian sailkatu zituen.[9]
Esnotzeko azpieuskalkia erroibarrera da, eta, zehazki, Hegoerroibartar aldaera.[10]
Euskararen Foru Legea
Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Erroibar eremu euskalduneko udalerria da. 2001eko erroldan, herritarren % 24,01ek zekien euskaraz.
Jaiak
- Done Martieko jaiak: irailaren azken asteburuan
Ondasun nabarmenak
- Done Martieko eliza, XVII. mendeko kristiau eliza.
- Done Martieko baseliza, urte ezezaguneko kristiau abadia.
Oharrak
Erreferentziak
- Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- «Mezkiritz - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- .
- Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Erro» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
- Erroko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- Erroibarko Udala. Esnotzeko planoa
- «Esnotz» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
- Euskaltzaindia. Hegoaldeko goi-nafarrera. Erroibarrera.