Esneki zuri-orriarrosa
Esneki zuri-orriarrosa (Lactarius controversus) Russulaceae familiako onddo bat da.[1] Lactarius controversus, tamaina handikoa da, kolore zurixkakoa orban arrosekin. Tonu arrosako orriak eta pixka bat dekurrenteak ditu. Zapore mineko latex zuria du eta batez ere makaletan ateratzen da. Ez da jangarria.
Esneki zuri-orriarrosa | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Lactarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Lactarius controversus Pers., 1800 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena
Kapela: 8 eta 25 cm. arteko diametrokoa. Gogorra baina hauskorra, haragitsua, ganbila, gero kopa edo inbutu formakoa. Bere gaztaroan oso biribilkatutako ertzak, luzaroan irauten dute horrela. Azala zurixka du, eta orban arrosa lausotuak ditu. Pixka bat zonatua eta ertzetan tonu ardo kolorekoekin. Likatsu samarra da eguraldi hezearekin.
Orriak: Dekurrenteak eta oso estu, meheak, hasieran krema-zurixkak eta ondoren haragi-arrosa deigarriko kolorearekin.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak
Hanka: Zuria, betea, gogorra, ilegabea, motza eta trinkoa, gehienetan erdian, baina eszentrikoa ere izan daiteke.
Haragia: Zuria, gogorra, hauskorra.
Latex zuria eta zapore garratzekoa.[2]
Etimologia: Lactarius terminoa lac, lactis, esnetik dator; esneari dagokio. Latex-a jariatzen duelako ebakitzean edo haustean.
Jangarritasuna
Ez da jangarria garraztasun higuingarria duelako. Hala ere, Europako hego-ekialdeko herrialdeetan, Serbia eta Turkia bezalakoetan jan egiten da.[3]
Nahasketa arriskua
Lactarius vellereus-arekin, baina honek ez du tonu gorrixkaz zikindutako eremurik, eta orriak ez dira zuritik arrosara igarotze.[4]
Sasoia eta lekua
Udan eta udazkenean, basoetan eta belardien ertzetan, makal eta burzuntzetatik gertu talde handiak osatuz.[5]
Banaketa eremua
Britania Handia, Europa, Ipar Amerika.
Galeria
Erreferentziak
- Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 138 or. ISBN 84-505-1806-7..
- (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 418 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 525 or. ISBN 84-404-0530-8..
- (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). [94 Guia de Campo de los hongos de Europa. ] Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 94 or. ISBN 282-0865-4..