Esneki zikin
Esneki zikina (Lactarius turpis) Russulaceae familiako onddoa da.[1] Amoniakoarekin, baita lurrunarekin ere, morexka biziz tindatzen da, horri esker, zalantzarik gabe antzeman daiteke. Jangarri kaskarra, batzuek parrilan, edo gatzunetan kontserbatuta kontsumitzen dute.
Esneki zikina | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Lactarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Lactarius turpis Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena
Kapela: 5 eta 20 cm arteko diametrokoa, zahartzean erdian hondoratzen den lau-ganbila. Ertz mehea eta kiribildua, bukaeran zuzendu egiten da. Azala likatsua du eguraldi hezean eta belusatua lehorrean, Hori-oliba koloretik arre-oliba kolorera, eremu edo orban ilunagoekin eta harizpi ilunekin, hauek itxura zikina ematen dioten sare irten bat osatzen dute.
Orriak: Atxikiak edo dekurrenteak, estu eta meheak, hasieran zurixkak baina kolore berdexka-argiko tonuak hartzen dituzte, eta gero krema-gorrixkak, apurtutako lekuetan orban beltzekin.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Laburra, sendoa, kapelaren kolore berekoa eta batzuetan fosetekin.
Haragia: Lodia, trinkoa, zurixka, airearekin tonu marroi arinak hartzen ditu; usain leuna eta zapore garratza.
Esnea: Ugari, zuria, ez da kolorez aldatzen edo kolore hori-berdexka arinekin. Hasieran gozoa eta gero garratza.[2]
Etimologia: Lactarius terminoa “lac”, “lactis”, esnetik dator, esneari dagokio. Latex-a jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Turpis epitetoa latinetik dator eta traketsa esan nahi du. Bere zikin koloreagatik.
Jangarritasuna
Jangarri oso kaskarra.[3]
Nahasketa arriskua
Lactarius blennius delakoaren antz handia du, baina espezie hau txikiagoa da, eta kapelak ez du orban beltzik, gris-berdexka kolorera pasatzen den esnea du, eta pagadietan agertzen da.[4]
Sasoia eta lekua
Udan eta udazkenean ateratzen da, leku heze eta ilunetan koniferetan eta urkietan edo baso nahasietan.[5]
Banaketa eremua
Europa, Siberia; eta sartua Australian eta Zeelanda Berrian.
Erreferentziak
- Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 152 or. ISBN 84-505-1806-7..
- (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 367 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 86 or. ISBN 84-282-0865-4..
- (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 410 or. ISBN 978-84-617-0196-4..