Esneki arrunt

Esneki arrunta (Lactarius quietus) lactarius generoko onddo bat da.[1] Toxikoa izan gabe, jangaitzat hartzen da, bere usain desatseginagatik (zimitzek askatzen dutenaren antzekoa) eta zapore mingots eta pikanteagatik, ez baita estaltzen luzaroan egosita ere. Basoan baliagarriagoa da mahaian baino.

Esneki arrunta
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius quietus
Fr., 1838
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa dekurrentea da
 
hanka biluzik dago
 
espora kremak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena

Kapela: 3 eta 10 cm arteko diametrokoa, laua, apur bat hondoratua, oro har, titi arrastorik gabe, batzuetan pixka bat ildaskatua ertzean. Marroi-gorrixka, kanela kolorekoa, edo marroi argia, oso matea, berezkoa duen geruza fin-fin zurbil batez estalia, zirkuko zentrokide ilunagoen bidez eteten dena.

Orriak: Estu, haragi zurbilaren kolorekoak, gero kapela bezain gorrixkak.

Hanka: 3 - 6 x 0,5 - 1,2 cm-koa, irmoa, betea, kapelaren kolore berekoa.

Haragia: Nahiko trinkoa eta lodia; zurixka-arrosa kolorekoa edo gorrixkakoa. Latex zurixka edo lastoaren tonuren batekin; zapore gozokoa baina azkenean desatsegina; lurraren usain gogorrekoa.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa “lac”, “lactis”, esnetik dator; esneari dagokio. Latex-a jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Quietus epitetoa latinetik dator, eta geldik esan nahi du. Ziur aski latex-a ez delako mina.

Jangarritasuna

Jangarri oso kaskarra.[3]

Nahasketa arriskua

Lactarius fraxinus delakoarekin. Lactarius quietus espeziarekin bereizten da: inbutu itxurako kapelarengatik, ertz ildaskatuagatik eta haragiaren fruta usainagatik. Baita ko!ore gorriko beste Lactarius batzuekin ere, hala nola: Lactarius rufus, Lactarius subdulcis, Lactarius decipiens, etab.[4]

Sasoia eta lekua

Oso ohikoa udan eta udazkenean, hostozabal basoetan, batez ere hariztietan[5]

Banaketa eremua

Lactarius quietus espeziea Europan baino ez dago, Erresuma Batuan espezie ohikoenetako bat da. Ipar Ameriketako ekialdean Lactarius quietus var. incanose aldaera dago.

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 354 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 424 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 387 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)...
  5. Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 90 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.