Esne-gain
Esne-gaina itxura koipetsua eta zuria duen substantzia bat da, emultsio gisa esne jetzi berriaren gainaldean osatzen dena: hortik euskarazko esne-gain izena.
Esne-gain | |
---|---|
esneki eta Q26845451 | |
Esnearen koipeari esaten zaio. Esnea homogeneizatu eta dekantatu ondoren lortzen den koipeari alegia. Saltzen den esne-gain komertziala behiarena izaten da. Komertzialki esne-gainak duen koipe kopuruaren arabera banatzen dira. Batzuk kozinatzeko besteak harrotzeko…
Esne gain motak
- Esne-gain bikoitza: %50 koipe edo gehiago duena.
- Esne-gaina: Koipe kopurua %30 eta %50 tartean duena, normalean %33 izaten da. Kozinatzeko eta harrotzeko erabiltzen da.
- Esne-gain arina: Koipe kopurua %29 eta %12 tartean duena.
- Ordezko esne-gaina: Esne gaina landare koipeekin nahasturik lortzen da. Zapore eta testura desberdinekoa da. Bere ezaugarria da harrotu ondoren mantentzen duen trinkotasuna.
- Esne-gainetik eratorritako esnekiak: Esne-gaina industrialki trataturik eratortzen dira gurina eta esne-gantzak.
Esne gainaren Merkatuko aurkezpena
Freskoa, pasteurizatua, pasteurizatu, izoztua, esterilizatua, UHT.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.